Saskibaloia

Beheko postuetan dauden taldeen arteko partidua, Hernanik Zarautzen

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 30a, 00:00
Lizeo Santo Tomasen aurka jolastu zuten pasa den astuburuan

Mundarro atzo ilunabarrean aritu zen Ordizian eta Hernanik bihar jokatuko du Aritzbatalden

Gipuzkoako Lehen Mailako Ligan Hernanik bihar jokatuko du, 18:00etan, Zarautzen, Aritzbatalden. Beheko pos­­tuetan 11garren dago Hernani eta 12garren Zarautz. Bederatzi partiduetan hi­ru garaipen lortu dituzte hernaniarrek eta bi zarauztarrek.   

Maila berean jokatzen du Mundarrok, baina astigartarrak atzo ilunabarrean aritu ziren Ordizian. 

Bigarren Mailan dauden  Mundarroko neskek Urretxun dute partidua gaur, 16:00etan

Bigarren taldeek, 3garren  Mailan, bihar dituzte partiduak  Errenterian  Mundarrok eta Benta Berrin Hernanik. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!