sagardoa

Zapiain sagardoa irabazle bertakoen artean; Egoitz Zapiain eta Paul Vanderrena, bereziena

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 28a, 00:00

Saritutako sagardogileak, txapela eta dominekin asteleheneko ekitaldian.

Euskal-estatubatuar zaporeko 'Maiti fresh' sagardo bereziak jaso zuen 'Best of show' izendapena. Hernani eta Astigarragako sagardotegiek, domina sorta ederra.

Astelehenean bukatu zen aur­tengo Sagardo Foruma, Donos­tiako Kursaalean; eta bertan ba­natu zituzten, Nazioarteko Sa­­­gardo Lehiaketaren sariak, be­de­ratzi kategoriatan.

Euskal Herrian ekoiztutako sagardoen artean, Zapiainek es­­kuratu zuen onenaren saria; eta makina bat domina lortu zi­tuzten, Urumea bailarako sa­­gardotegiek. Astigartarren arte­­an, Za­piainek hiru urre, Alorre­neak bi urre, Petritegik urre bat, Gurutzetak bi zilar, eta Gar­tzia­tegik zilar bat eta bron­tze bat.

Eta hernaniarren artean, urre bat eta zilar bat eskuratu zituen Zelaiak.

Egoitz Zapiain astigartarrak ere eskuratu zuen zilarrezko domina, Paul Vander estatuba­tuarrarekin batera egin duen sagardo batekin. Baina haiek, sari potoloagoa ere jaso zuten: Best of show (ekitaldiko onena) izen­datu zuten, beraiek aur­kez­tutako Maiti fresh sagardoa, euskal-estatubatuar zaporekoa, bereziena izategatik.

Gainerako kategorien arte­an, beste sari nagusi bat ere jaso zuen Zapiain sagardotegiak: izo­tzezko sagardo onena izen­da­tu zuten Bizi-Goxo 2015.

190 sagardo aurkeztu ziren guztira lehiaketara, eta sariak banatzeko, mundu osoko dasta­tzaile ospetsuek  dastatu zituz­ten. 140 domina banatu zituzten guztira: urrezko 47, zilarrezko 62, eta brontzezko 31. Ohorezko bi sari ere eman zizkieten, ka­tegoriatik kanpo, Sidra Pani­zales eta Roxmut sagardo­tegi asturiarrei.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!