Ttapa Ttapa

Ttapa Ttaparekin ibilaldia gaur goizean, baita Astigarragako adinekoek ere

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 27a, 00:00

Dagoeneko hasi dira ibilaldiak egiten, Astigarragako adinekoak ere.

Hernanin bezala, Astigarragan ere hasi dira asteazkenero biltzen, ibilaldia egiteko. Goizeko 10:30etan daukate hitzordua, Foru Plazan.

Dagoeneko badira lau urte, Her­nanin aste­­az­kenero elkartzen hasi zirela adi­­nekoak, Ttapa Tta­pa egitas­moa­ren baitan, elkarre­kin ibilal­dia egin eta osa­su­na zaintze­ko. Eta orain, Astigarragan ere jarri dute mar­txan egitasmoa. Asteazkenero elkartuko dira haiek ere, goi­ze­ko 10:30etan Foru Plazan; eta eguerdiko 12:00ak arte ibiliko dira. Partehartzea doakoa da, eta hirugarren adineko guztiei dago zuzenduta.

Hernanin ere asteazkenero egiten dute ibilaldia adineko herritarrek, goizeko 11:00etan elkartuta, Atse­gindegin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!