Futbola

Hernani hirugarren kokatu da, Mondragoni irabazi eta gero

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 26a, 00:00

Euskal Ligako neskek 2-0 galdu zuten Zubietan, Realaren kontra; eta jubenilek berdinketa lortu, etxean, Getxoren aurka. Mundarrok, galdu.

Futbol jardunaldiak denetariko emaitzak izan ditu Mundarro eta Hernanirentzat. Batzuek irabazi, besteek berdindu, eta galdu dutenak ere badaude.
Emaitza aipagarriena Hernaniren garaipena izan zen Mondragonen kontra. Ohorezko Erregional taldeak 1-0 irabazi zuen Zubipen. Emaitza honekin hirugarren kokatu da sailkapenean Eibar Urko eta Anaitasunaren atzetik, lau eta hiru puntura.

Emaitza txarragoa lortu zuen nesken taldeak. Euskal Ligan Realaren kontra 2-0 galdu zuen Zubietan. Reala lider da eta zaila zen punturen bat lortzea. Hala ere erdiko postuetan daude sailkapenean, lasai, arriskurik gabe.

Jubenil nazionalak berdindu egin zuen, etxean, Getxoren kontra 1-1. Emaitza honekin beheko postuetan mantentzen da. Hamasei taldetik hamalaugarren dago, eta ez du gorantza egin sailkapenean.


Mundarrok galdu, Irunen, Dunboaren kontra

Mundarrok ere ez zuen zorte haundirik izan Preferenteetan. Dunboaren kontra 2-0 galdu zuen Irunen. Irteera zaila zuen, eta partidu hasieran etxekoek erritmo altua jarri zuten, baina ongi eutsi zion talde moreak gonbite horri. Bigarren zatia antzeko hasiko zelakoan, kanpokoak serio eta mentalizatuta irten ziren, baina hamargarren minutuan, gaizki defendatutako alboko sake batetan etxekoak aurreratu ziren markagailuan, eta gol horrek partiduaren norantza aldatu zuen. Astigartarrek berdinketa bilatu zuten, baina ez zuten aukera garbirik sortu. Partidua amaitzeko bi minuturen faltan, defentsa eta atezainaren artekogaizki ulertze bat aprobetxatu zuten etxekoek, bigarrena sartzeko.

Maila honetan Hernanik garaipen ona lortu zuen Santo Tomasen kontra 1-3. Beharrezko garaipena. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!