Atletismoa

Idoia Esnaolak bere 100garren maratoia amaitu du eta Unai Santamaria izan da bailarako aurrena

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 26a, 00:00

Ezkerrean Julen Azpeitia, erdian Aitor Arluziaga eta eskuinean Xabi Intxauspe

Donostiako Maratoian Aitziber Martin hernaniarra hamalaugarren izan da nesken sailkapenean, 3:02:50ko denborarekin. Santamariak 38garren amaitu du.

Donostiako Maratoian Idoia Esnaolak bere 100garren maratoia amaitu zuen.

Balentria egin du urnietarrak eta CD Hernanin lasterka aritzen den neskak.

Bere ingurukoekin egin zuen korri Idoiak eta erbi lanetan aritu zen bost ordu inguruan ibili ziren lasterkariekin. Ondoren familia argazkia atera zuten gogoratzeko moduko maratoian. 100garrena etxekoa izatea ederra da.

Ikusi Martxelo Ezpondaren youtubeko bideoa:

Bestetik, Unai Santamaria izan zen bailarako lasterkaririk azkarrena. 38garren amaitu zuen eta egin zuen denbora 2:36:19.
Aipagarria izan zen benetan Aitziber Martinek lortutakoa. Hamalaugarren amaitu zuen nesken lasterketan eta 42 kilometroak burutzen 3:02:50eko denbora erabili zuen. Bigarren hernaniarra izan zen.

Bien artean iritsi zen helmugara, lehendabiziko astigartarra. Ohore hori Antxon Kortak lortu zuen bi ordu, 58 minutu eta zortzi segundurekin. Guztira hamahiru hernaniarrek eta hamar astigartarrek amaitu zuten maratoia.

Maratoia ez zen igandeko lasterketa bakarra. Maratoi erdia eta 10 kilometroak ere jokatu ziren Donostian. Maratoi erdian Ibai Alba izan zen lehenengo hernaniarra. Bere marka ordu bete, hamabi minutu eta 45 segundu. 23garren amaitu zuen sailkapen nagusian.

Eta azkenik, hamar kilometrokoan aurrena Sergio Roman beteranoa izan zen hernaniarren artean. Gainera sailkapen orokorrean hamaikagarren amaitu zuen. Bere
denbora 31 minutu eta 50 segundukoa izan zen.

CD Hernaniko gazteek, berriz, urteroko bazkaria egin zuten, Urnietako Oianume jatetxean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!