Udalak

Indarkeria matxistaren kontrako «konpromiso zehatzak» hartuko dituzte Udalek, gaurko plenoetan

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 26a, 00:00

Arratsaldeko 19:00etan egingo dute osoko bilkura, Hernaniko eta Astigarragako Udalek; eta adierazpen instituzionala landuko dute bietan. Beste hainbat kontu ere izango dira eztabaidagai, batean zein bestean.

Hileko azkeneko asteartero be­zala, gaur egingo dute Plenoa, ohiko deialdian, Hernaniko eta Astigarragako Udalek. Arratsal­deko 19:00etan izango dira biak, eta gai bat badute komunean: azaroaren 25aren bueltan, adie­­­raz­pen instituzionala landu­ko dute Astigarragan, indar­ke­ria matxistaren kontra «konpromiso zeha­tzak» hartzeko, EH Bil­duk aurkeztuta; eta ekintza bere­­zia egingo dute Hernaniko ema­­kumezko udal hautetsiek. Joan den ostiralean adostu zuten adieraz­pen instituzionala, Her­na­nin udal taldeek, Bozeramai­le­en Batzordean.

Horrela, adierazpenetan, bi Udalek bere egingo dute Ema­ku­meen Munduko Martxak bul­­­­tzatutako indarkeria matxis­­ta­ren aurreko erantzun-proto­ko­­loa; neska gazteei eta ema­ku­­me helduei zuzendutako jabe­tze eskolak antolatzen hasiko dira edo jarraituko dute; edo­ta ne­rabeei eta gazteei zuzen­du­­ta­ko sentsibilizazio eta forma­zio jar­­duera iraunkorrak jarri­ko di­­tuzte martxan. Astigarragan aur­keztuko den mo­zio­ak, gai­ne­ra, jasotzen du protokolo bat eratuko duela Udalak, eraso ma­txisten aurrean erantzuteko; eta hori modu egokian apli­ka­tzeko neurriak hartu eta koor­dinaziorako egiturako indar­tuko dituela. Plenoan bertan a­ur­keztuko dute protokolo hori.

Hiribus zerbitzuaren azterketa egiteko hitzarmena, Hernanin

Hernaniko Plenoan, beste bede­ratzi puntu izango dituzte ezta­baidatzeko. Horien artean dago, besteak beste, Udalaren eta Gi­puzkoako Garraio Agintaritza­ren arteko hitzarmena, Hiribus zerbitzuaren inguruko azterke­ta egiteko. 2020ko taxi tarifa berriak onartzea ere bozkatuko dute Plenoan, Berriak merkatari eta ostalarien elkarteari ematen zaion zuzeneko dirulaguntzan aldaketa egitea.

Horien aurretik, emango du­te kontuhar­tzai­learen txos­te­nen be­rri: 2019ko udal aurrekontua­ren exekuzioari buruzko infor­mazioa; aurrekontu eta finan­tza iraunkortasunaren helbu­ru­ak betetzeari buruzkoa; barne kon­tro­la­ren emaitzaren txostena; eta kontuhartzailearen eragoz­pen oharra.
2020ko zerga ordenantzak eztabaidagai, Astigarragan Indarkeria matxistaren ingu­ru­ko mozioaz eta protokoloaz gain, beste hamar puntu ere izango ditu, Astigarragako Ple­noak. Horrela, esaterako, ezta­bai­da­tu­ko dituzte 2020 urterako zerga ordenantzak; eta landuko dituzte alo­kai­ru so­zia­leko etxe­bi­zitzen zozke­ta­rako oinarriak.

Astigarraga-Hernani eskola kirolaren ereduaz ere ariko dira, eta beste hiru mozio aurkez­tu­ko ditu EH Bilduk: Haur eta Ne­rabeen Eskubideak Alda­rri­ka­tzeko Nazioarteko Eguna­ren ingurukoa bat; Euskararen Egu­naren ingurukoa bestea; eta Boli­viako estatu kolpea sala­tze­ko mozioa, hirugarrena.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!