AZAROAK 25

Emakume aranoarrek izanen dute azkeneko zita gaur, «elkar ezagutu, boteretu eta armaz janzteko»

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 26a, 00:00
Astigarragan elkarretaratzea egin zuten atzo eguerdian, eta emakume erailak omentzeko ekitaldia, larunbatean.

Kontzentrazioak eta kalejirak egin zituzten atzo, Hernanin, Astigarragan eta Goizuetan, salatzeko «emakumeak baztertu, gutxietsi, erasotu eta akabatzen gaituela sistema honek».

Aldarrikapenez bete zen Urumea bailara atzo, azaroaren 25ean, Emakumeenganako Indar­keria­ren Aurkako Egu­nean. Kon­tzentrazioak egin zi­tuzten, Astigarragan eguer­dian eta Her­nanin iluntzean, eta Ka­lejira Morea abiatu zen Goi­zue­tan, arratsaldean. Ozen adierazi zuten, «elkar ezagutu, boteretu eta armaz jantzi» behar dutela, «baztertzen, gutxiesten, eraso­tzen eta akabatzen gaituen sis­tema honen aurrean».


Eta atzokoei segida emanez, gaur eginen dute azkeneko alda­rrikapena, emakume aranoa­rrek. Maisuenean jarri dute hi­tzordua, iluntzeko 20:00etan; eta elkarrekin afalduko dute, ba­koi­tzak etxetik zerbait eramanda. Eta afaldu ondoren, pelikula bat ikusiko dute, bertan.

Azaroaren 25aren bueltako azkeneko ekintza, hala ere, Goi­zuetan eginen dute. Amonaren istorioak emanaldia eskainiko du Amaia Elizagoien Varelak, datorren igandean, eguerdiko 12:00etan eskolako jangelan.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!