Azaroak 25

Emakumeenganako indarkeriaren kontrako aldarrikapenak zabaltzen, Urumea bailaran

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 25a, 00:00

Herri Babesarearen foro ibiltaria Hernanin izan zenean ere giza-eskubideak izan zituzten hizpide, Azaroak 25aren harira.

Manifestazioa egingo da Hernanin 19:00etan. Goizuetan, Kalejira Morea aterako da 17:30etan. Aranon, biharko jarri dute zita.

Emakumeenganako Indarkeri­a­ren Aurkako Nazioarteko egu­­­na da gaur, Azaroak 25, eta Uru­mea bailaran hainbat ekitaldi antolatu dira, eguna gogorarazi eta emakumeek aske eta bel­du­rrik gabe bizitzeko du­ten es­kubidea aldarrikatzeko. Ek­ital­di­ak asteburuan hasi di­ra, eta bi­har ere jarraipena izango dute.

Goizuetan eta Hernanin kalera, arratsaldez

Herri Babesarearen aurreneko foro ibiltaria lehengo asteaz­ke­nean iritsi zen Hernanira, eta bertan giza-eskubideak izan zituzten hizpide hainbat txo­ko­­tatik etorritako aktibistek. Aza­roaren 25a izan zuten gogo­an, eta gaurko ere egin da deialdia. Hernaniko Koor­di­na­dora Feministak deituta, ma­nifestazioa egingo da, 19:00etan Plazan Berritik aterata.

Goizuetan ere gaurko jarri dute hitzordua. Goizean goizetik prenda more bat soinean ate­ra­tzeko dei egin dute, eta arra­tsaldeko 17:30etarako Kalejira Morea deitu dute. Globo moreak bildu eta argazkia aterako da.

Astigarragan, bestalde, la­run­­batean egin zieten ome­nal­­dia 2019an erail diren 98 ema­ku­meei. Biharko Ple­no­an, berriz, adierazpen ins­ti­tuzio­nalak egin­go dituzte, bai Asti­ga­rraga eta bai­ta Hernaniko Udalek ere.

Aranon bihar, afari eta guzti

Gehiago ere izango da datozen egunetan. Aranon, bihar Maisu­e­nean 20:00e­tan jarri dute hi­tzor­dua, pelikula bat ikusi eta etxetik ekarritakoarekin elka­­rre­kin afaltzeko. Bestalde, igan­dean Goizue­tan Amonaren is­to­rioak emanaldia izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!