Gabonak

Gabonetako loteria eta saskiak aukeran, herriko elkarteetan

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 25a, 00:00

Hainbat talde eta eragile dira Gabonetako loteria salgai jarri du­te­nak, dagoeneko. Astigarragako EAJk lokalean saltzen du astelehen eta ostiraletan (19:30-20:30) eta larunbatetan (12:00-13:30); eta Her­na­niko EAJk Txirrita kaleko batzokian, ostegunetan (18:00-19:00). PSE-EEk, berriz, aste egunetan (11:00-13:00 eta 16:00-19:00). Bestalde, Hernaniko Berriak elkartekoa bazkide diren denda eta tabernatan erosi daiteke. Errugbi elkartearena, Landaren eta dendetan. CD Her­nani Atletismok lokalean dauka salgai, eta Gunea eta Deportivo ta­bernetan, Inaxi ka­fetegian eta Miguel Lujanbioren postuan. Goiz Eguzkik ere salgai dauka berea, eta gaur gabonetako saskien zozketan ere eman daiteke izena. Azkenik, Doberarena ere salgai dago Larramendi kaleko bulegoan.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!