Dobera Euskara Elkartea

Negulekuak aukeran Doberak, berriz

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 25a, 00:00

Izen-ematea irekita dago. Abenduaren 23tik urtarrilaren 3ra izango dira saioak. 

Gabonetako oporretan euskeraz gozatzeko egitasmoa da Dobera Euskara Elkartearen Negulekuak. Bertan, 3 eta 10 urte arteko haurrentzako ekintzak antolatzen dira: ipuin kontakizunak, tailerrak, jolasak, abesti tailerrak, irteera txikiak...

Aurten ere antolatu dira, eta ireki da izen-emate epea.

Izena, abenduaren 13ra arte
Negulekuetan izena emateko, Doberan entregatu behar da izen-emate fitxa, edo emailez bidali.

Aurreko urtean parte har­tu­takoen kasuan, hala ere, nahikoa da bidali zaien mezuari erantzutea. Baina zehaztu be­har da aste bakarrean edo bi­tan eman nahi den izena, eta daturen bat aldatu ote den: helbidea, telefonoak, gaixotasun edo alergien ingurukoak...

Diru-sarreraren ordainketa, bestalde, Kutxabankeko ES63 2095 5041 14 1061652383 kontu korronte zenbakian egin behar da, kontzeptuan umearen izen-abizenak jarrita. Epea, abenduaren 13an bukatuko da.

Prezio desberdina, bazkideek
Denentzako aukera bera izango da Negulekuetan: abenduaren 23tik urtarrilaren 3ra bitartean egingo dira, jai-egun eta as­te­bu­ruak kenduta, 09:00etatik 13:30etara. Bi astetarako edo ba­karrerako eman daiteke ize­na. Desberdintasun bakarra, pre­­zioan egongo da: Dobera-Kro­­nikako bazkideek 40 euro or­dain­duko dute aste bat, eta 75, bi­ak. Bazkide ez direnek, 50 eta 90. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!