Esku Pilota

Aranon gaur, Umore Onako 5 partidu

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 24a, 00:00
Ostiralean, Larin eta Garmendia izan ziren garaile 18-8, Aranberritarren aurrean.

Goizeko 11:00etan jokatuko dira, maila guztietan, 22 urtez azpikoekin hasita.

Ostiraleroko Umore Ona Pilota Txapelketako partiduek gaur izanen dute segida, 11:00etan Aranon.

Hernanikoak, aurrenekoak
Aurrenekoa 22 urtez azpikoen artekoa izanen da: Hernaniko Ariz­mendi eta Intsausti, La­rraungo Galartza eta Gurrearen kontra. Segidan, umeen mailan, Umore Onako Seges-Zurutuza eta Legarreta-Alsua ariko dira.

Kimuetan, berriz, Umore Ona­­ko Sagardui eta Ruiz, Her­na­n­iko Macicior eta Osesen aur­ka ariko dira, eta haurretan, Hernaniko Elizazu eta Iturbe, Oiarperen kontra, eta Umore Ona­ko Legarreta eta Elizegi, Eple­ren kontra.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!