Musika

Txistularien diana eta erromeria gaur bi herritan, Santa Zezilia egunari segida emateko

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 24a, 00:00

Goiz Eguzki abesbatzak bezala, hainbat doinu jarri zituzten kalez kale eta aretoz areto ostiralean, musikariek.

Hernanin diana egingo dute 09:15etan, tronpetek lagunduta. Astigarragan plazan ariko dira, eguerdian.

Bailara osoan izan da musikaz gozatzeko aukera, Santa Zezilia egunaren harira. Baina ez dira emanaldiak bukatu. Gaur, txistularien txanda izango da, bai Hernanin, eta baita Astigarragan ere.

Diana berezia, Hernaniko txistulariek
Igandero, Kaxkoan barrena kalez kale ateratzen da Goizetik Udal Txistulari Taldea, Hernanin, diana jotzera. Baina gaurkoa, berezia izango da.

Goizeko 09:15etan abiatuko dira Plazatik, baina ez dira bakarrik ariko; tronpeta-joleak izango dituzte lagun. Denera, bederatzi pieza joko dituzte elkarrekin.

Astigarragan ere elkarrekin, Txirriskla eta ikasleak
Bestelako bilkura egingo dute Astigarragako txistulariek. Ha­u­ek, eguerdian jarri dute zita: 13:00ean elkartuko dira Joseba Barandiaran plazan, hainbat doi­nu jotzeko. Elkarrekin ariko dira bertan, Txirriskla taldeko txistulariak eta Norberto Almandoz Musika Eskolako ikasleak.

Plazako emanaldiaren aurretik, hala ere, diana ere joko dute. 

Txistularien biharko hitzorduekin borobilduko dira Urumea bailarako mota guztietako musikariek, abeslari nahiz soinu tresna jotzaileek, Santa Zeziliaren egunaren harira emandako kontzertu eta emanaldiak.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!