ESKU PELOTA

Banakakoa hasi dute, Gipuzkoakoan

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 23a, 00:00

Binakakoa bukatuta, dagoeneko hasi dute banakakoa, esku pelotari hernaniar eta astigartarrek. Zazpi hernaniar ariko dira: Iñigo Labaka eta Josu Altuna nagusietan, Unax Uitzi eta Anartz Oiartzabal jubeniletan, eta Jon Jara, Unai Etxarri eta Oier Garaiar kadeteetan. Astigartarrak, berriz, bost pelotari: Harri Loidi eta Jokin Santxez nagusietan, Ekain eta Eñaut Lizeaga jubeniletan, eta Asier Saralegi kadeteetan. Atzo jokatu zuten estreinakoa gehienek. Gaur, Errenterian jokatuko du Oier Gurutzealdek, Loidiren ordez; eta Tolosan ariko dira Garaiar eta Etxarri, 10:20etatik aurrera. Oiartzabalek, berriz, bihar jokatuko du, 12:00etan Hernanin, Behar Zanaren kontra. Ligaxkan ekingo diote guztiek, txapelketari.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!