AZAROAK 25

Kalejira Morea eginen dute Goizuetan, etzi

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 23a, 00:00

Goizean goizetik morez jantzi, eta kalejira eginen dute arratsaldean, Plazatik abiatuta. Bihar zortzi, 'Amonaren istorioak'. 

Etzi, astelehenarekin, iza­nen da azaroaren 25a, Emaku­meen­­ga­nako Indarkeriaren Aur­­ka­ko Nazioarteko Eguna. Eta alda­rri­kapenekin bat egiteko, Ka­le­­jira Morea antolatu dute Goizue­tan, astelehenean bertan.

Goizean goizetik prenda mo­re bat janz­teko deialdia luzatu dute; eta kalejirarako hitzordua jarri dute, arratsaldean. Plazan elkartuko dira, 17:30etan; eta ber­­tatik abiatuta, herrian ba­rre­­na ibiliko dira, globo more­ak bilduz. Bukaeran, talde­ko argazkia aterako dute, Plazan.

Datorren iganderako, berriz, Amonaren istorioak emanaldia antolatu du Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, Goizuetan. Amaia Elizagoien Varelak es­kai­niko du, eguerdiko 12:00etan hasita, Xalto eskolako jangelan.

Horrez gain, azaroaren 25ari lotutako ekintza gehiago anto­latu dituzte, Leitzan. Gaur ber­tan, hitzaldia izanen da Ateka­­­­beltzen, 12:00etan: Landa ere­­­mu­­­ko emaku­­meak in­dar­ke­ria­­ri aurre egiten; Colom­bia­ko elika­­du­­ra bu­ruja­be­tza­ren aldeko ema­ku­­meen bizipenak, Maria del So­corro Pisso Mazabuelen esku­tik. Eta bihar, egun osoan zehar izanen dira ekintzak: poteo fe­minista, emakumeen bazka­ria, Mito, izaki eta kondaira ipuin kontaketa, eta Maria Riveroren kontzertua. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!