Saskibaloia

Partidu zailak etxean gaur, mutilen taldeek

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 23a, 00:00

Hernaniko mutilak, kiroldegian, Takeren kontra jokatutako partiduan.

Santo Tomas Lizeoa hartuko du Hernanik, eta Take Mundarrok; biek, 18:00etan. Mundarroko neskak, 16:00etan Irunen.  

Ezin partidu zailagoak izango dituzte asteburu honetan, Her­nani eta Mundarroko mutilen talde nagusiek; baina etxean ari­ko dira, behintzat. Aurreneko bi sailkatuen kontra jokatuko dute, gaur arratsaldean.

Take liderra hartuko dute mo­reek, Astigarragako kirolde­gian, arratsaldeko 18:00etan; eta aurreneko sailkatua izanda ere, beldurrik ez dute izango, eta motibazioa bai, soberan. Izan ere, bolada onean dira asti­gar­tarrak, azkeneko bi par­ti­duak irabazita, eta gora egi­ten ari dira sailkapenean; zortzi­garren daude orain.

Kontrako ibilbidea darama­kite hernaniarrek, azkeneko hiru partiduak galdu baitituzte. Bai­na aukera ona dute gaurkoa, ga­raipena lortu eta konfiantza berreskuratzeko. Santo Tomas Lizeoa hartuko dute kirol­de­gi­an, bigarren sailkatua, arra­tsal­deko 18:00etan hasita.

Aldiz, etxetik kanpo ariko da Mundarroko nesken taldea. Irunen jokatuko dute, Azken Portu kiroldegian, Erroibideren kontra. Arratsaldeko 16:00etan izango da. Liga hasiera bikaina izan dute astigartarrek, bostetik bost irabazita, eta segida eman nahi diote, zazpigarren sailka­tuaren kantxan: hiru ira­bazi eta bi galdu dituzte.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!