Gipuzkoako Ligarekin segiko dute asteburu honetan, Mundarro eta Hernaniko eskubaloi taldeek, jubeniletan; bakoitza, bere helburuekin.
Denboraldi bikainari segida eman nahi diote Mundarroko neskek, eta horretarako asmoz joango dira Oriora, gaur goizean. 10:00etan jokatuko dute, Orioren kontra, seigarren garaipenaren bila. Bakarra galdu dute, orain arte; eta sailkapeneko lidertzan berdinduta daude, Eibar eta Urnietarekin.
Multzo berean, kontrakoa da Hernaniren egoera. Azkeneko postuan dago, punturik lortu gabe; eta aurreneko garaipena bilatuko dute etxean, bihar. Ez daukate lan erraza, ordea. Urnieta hartuko dute kiroldegian, 10:15etan hasita.
Hernaniko mutil jubenilek ere, azkeneko postutik ateratzea bilatuko dute gaur, Zarautzen: Amenabar B azkenaurrena izango dute aurrean.