Futbola

Mondragon hartuko dute gaur Hernaniko mutilek, Zubipen

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 23a, 00:00

Bittor Loran, ohorezko erregionalen kapitaina, aurtengo partidu batean.

Zubietan ariko dira neska txuri-berdeak, Realaren kontra; eta Donostian jokatuko dute Mundarroko mutilek, Dunboa Eguzkiren zelaian.

Konpromiso zailak zein puntu­ak pilatzeko aukera onak, de­ne­tik izango dute bailarako futbol taldeek, asteburu honetan. Tal­de nagusien artean, Hernaniko Ohorezko Erregional mailako mutilak dira, etxean jokatuko dutenak. Mondragon hartuko dute Zubipen, gaur arratsaldeko 16:30etan hasita. Joan den aste­buruan partidu garran­tzitsua ira­bazi ondoren, sailkapenaren beheko aldean talde bat izango dute kontrario gaur, aurreneko postuetan jarraitzeko.

Konpromiso zailagoa izango dute, nabarmen, neska txuri-berdeek. Zubietan jokatuko du­te gaur, arratsaldeko 16:00etan, Realaren bigarren taldearen kon­tra. Euskal Ligako lider dira txuri-urdinak, jokatu dituz­ten 10 partiduak irabazita. Her­na­nik, berriz, sailka­penaren erdi parean jarraitzen du, aurreko asteburuan galduta ere; eta pun­­turen bat eskuratzeko as­moz joango da, zelai zailera.

Eta etxetik kanpo ariko da Mundarro ere, mutilen Erre­gio­nal Preferenteen mailan. Ez du­te partidu erraza izango, haiek ere: Donostian jokatuko du­te gaur, San Jose Obreron, Dunboa Eguzkiren kontra. Arratsaldeko 17:30etan hasiko da partidua. Seigarren daude donostiarrak, 18 punturekin; moreek baino bost puntu gehiago. Bedera­tzi­garren dira astigartarrak.
Beheko postuetatik ateratzeko etxean, Hernaniko jubenilak
Etxean jokatuko dute, bestalde, Hernaniko jubenilek, Liga Na­zionaleko partidua. Beheko pos­tuetatik ateratzea dute erronka, eta Getxoren kontra jokatuko dute, horretarako puntuen bila, gaur arratsaldeko 18:30etan.

Bederatzi punturekin, azke­naurreko postuan daude txuri-berdeak. Irabazi beharra dau­ka­te gaur, erdi parean dabilen talde bizkaitarraren kontra.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!