Elikagai Bankua

Elikagai Bankurako bilketa handia Gipuzkoan, gaur eta bihar

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 22a, 00:00

Gaur eta bihar, Gipuzkoako Elikagai Bankuak urtean zehar egiten dituen bilketa haundietako bat egingo du, haien artean Hernani eta Astigarragan.

Urtean zehar egiten dituen bil­ke­ta haundietako bat egingo du Gipu­zkoako Elikagai Ba­n­­ku­­­ak, gaur eta bihar. Gipu­zko­ako 44 herritan ariko di­ra bolu­nta­rioak, elikagaiak biltzen; ba­i­t­a Hernani eta Asti­garragan ere.

Hernaniri dagokionez, Gala­rreta­ko zein Flo­ridako Lidl su­per­­mer­ka­tue­tan, Zinkoe­nea­ko Eroskin, Dian eta BMn egingo da bilketa, eta Astigarragan, erdi­­guneko Eroskin.

Elikagaiez gain, bonoak ema­­­­te­­­ko au­ke­ra ere izaten da. Hartara, txartzen ez diren eli­­ka­gaiez gain, beharraren a­ra­­­be­ra, Eli­ka­gai Bankuak fres­koak ero­ste­ko aukera izaten du urte oso­an zehar.

Boluntario bila
Supermerkatu bakoitzean 20 ba­t bo­lu­ntario behar izaten ditu Eli­ka­gai Bankuak, eta oraindik izena eman diateke: 943 49 37 96 edo 943 26 05 99 telefonora deituz. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!