MUSIKA

Musikarien egun haundia ospatzeko kontzertuak dira modu egokiena

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 22a, 00:00
Atzo Hernanin eta Astigarragan, Musika Eskolako ikasleak kalera irten ziren, eta giro paregabea jarri zuten.

Santa Zezilia eguna, musikarien patroia, gaur da.  Kontzertuak atzo hasi ziren eta lau egunez luzatuko dira igandera arte.

Musikarientzat berezia izaten da Santa Zezilia eta azaroaren 22a, gaurko eguna, da beraien patroiaren egun haundia. Kon­tzertu batzuk izan dira, eta gehiago emango dira gaur eta asteburuan. Atzo arratsaldean, Astigarra­gako Nor­berto Almandoz Musika Esko­lako eta Hernaniko Musika Es­­kolako ikasleek Musikalean eki­­menean hartu zuten parte. Kalejiran bakoitza bere herrian ze­har. Astigarragan kontzertua ere eskaini zuten udaletxeko arkupetan, abesbatzak eta pan­­dero-joleek, eta Gabiltzani­an eta Deblauki taldeek. 

Hernaniko ikasleek, kon­tzer­­­­­tua gaur emango dute, 18:30­­etan Biterin. Gaur ere Kan­­tuz eta Aiz­ton­do, Her­na­ni eta As­ti­ga­rra­ga­ko abes­­ba­­tzek el­ka­rre­kin kantatuko dute, 20:00­etan Her­na­ni­ko Mi­la­gro­san, eta Goiz Eguz­ki abes­ba­tza kalean ibi­li­ko da 19:00­etatik aurrera. 
Asteburuan, saio gehiago

Bihar, larunbata, 20:15etan An­­do­­ain­go Gurutze Santuko er­­mi­­tan izango dira Ozenki eta Doinu Zale. Igandean, etzi, berriz, Hernaniko Goizetik Txis­tulari Tal­deak diana berezia egingo du 09:15etan, tronpeta-joleekin, eta Astigarragako Txi­rris­kla eta mu­si­ka eskolako txis­tu­la­riak el­ka­rre­kin ari­ko dira 13:00etan, Jo­se­ba Ba­ran­dia­ran Plazan. Patroiak merezi du horrenbeste kontzertu. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!