elikagai bankua

Elikagai Bankurako bilketa haundia egingo da bihar eta etzi, Gipuzkoan

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 21a, 00:00

Hernani eta Astigarragako dendetarako boluntarioak behar dira. Izena eman daiteke.

Urtean zehar egiten dituen bilketa haundietako bat egingo du Gipuzkoako Elikagai Bankuak, bihar eta etzi. Gipuzkoako 44 herritan ariko dira boluntarioak, elikagaiak biltzen; baita Hernani eta Astigarragan ere.

Hernaniri dagokionez, Gala­rreta­ko zein Flo­ridako Lidl super­mer­ka­tue­tan, Zinkoe­nea­ko Eroskin, Dian eta BMn egingo da bilketa, eta Astigarragan, erdi­guneko Eroskin.

Elikagaiez gain, bonoak emateko aukera ere izaten da. Hartara, txartzen ez diren elikagaiez gain, beharraren arabera, Elikagai Bankuak freskoak erosteko aukera izaten du urte osoan zehar.

Boluntario bila

Supermerkatu bakoitzean 20 bat boluntario behar izaten ditu Elikagai Bankuak, eta oraindik ez ditu nahikoak. Horregatik, herritarrak animatu ditu izena ematera. Telefonoz deitu behar da: 943 49 37 96 edo 943 26 05 99.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!