Iktusari buruz larunbatean, Kursaalen

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 20a, 00:00

Gi­puz­ko­ako Antikoa­gulatu­en El­kar­te­ak (AGIAC) egun berezia antolatu du larunbaterako; 09:30etatik 20:00etara, Antikoagulazioari eta Iktusari buruzko jardunaldiak egingo dituzte Donostiako Kursaalen. Babesleen artean, Hernani eta Astigarragako Udalak daude, besteak beste. Parte-hartzea irekia da interesa daukan edonorentzat, baina toki muga dela-eta, izena eman behar da 659 536 574 telefonoan, jornadaanticoagulado2019@agiac.org helbidean edo www.agiac.org webgunean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!