Galarreta Jai Alai

Galarretako frontoian barrena, erremontearen sekretu eta altxor bila

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 20a, 00:00
San Joan konpartsako kideek aprobetxatu dute Galarreta bisitatzeko aukera, kide gehiagorekin bisita partekatuta.

Bisita gidatuak egiteko aukera dago oraindik Galarretan, doan. Batzuk bete dira, baina badago tokia hilaren 30ean eta abenduaren 7 eta 14an.

Erremontearen inguruko xehetasun guztiak bertatik-bertara ezagutzeko aukera ematen du Galarreta Jai Alaik. Bisita gidatuak antolatzen ditu, frontoia bera ezagutu, eta erremontearen inguruko altxor eta sekretuen berri emateko. Gainera, bisita bukatuta, erremonte partiduak ikusteko aukera izaten da. Eta guztia, doan.

Dagoeneko hainbat bisita egin ahal izan dituzte herritarrek, baina gehiago ere antolatzen ari dira, eta badago izena emateko aukera, oraindik.

Izen-emateak, Kronikan
Oriamendi 2010 enpresarekin, Galarretako erremontistak kudeatzen dituenarekin Kronikak daukan akordioa medio, Kronikaren bidez lotu daitezke bisitak.

Hurrengoak azaroaren 30ean eta abenduaren 7 eta 14an egingo dira. Izena ematen dutenek, behin bisita konfirmatuta, Galarretan azaldu beharko dute aukeratutako egunean, arratsaldeko 14:45etan. Bisita 15:00etan hasiko da, eta 16:00etatik aurrera, jokatzen diren lau partiduetatik nahi dituztenak ikusi ahal
izango dituzte. 

Izena Kronikan eman behar da, bulegora gerturatuta, telefonoz 943 33 08 99an edo whatsapp bidez 688 660 714 mugikorrean, edo kronika@kronika.eus helbidera idatzita. Bakarka, binaka edo taldeka eman daiteke izena, eta 25 lagun biltzean taldea itxiko da.

Konpartsako kideak, gustora
Bisitarekin gozatu duen azken taldea San Joan Konpartsa izan da. Larunbatean, berriz, Osiñagako auzotarren txanda izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!