Pentsiodunak

«Mugimenduaren sendotasunarekin harro» pentsiodunak, larunbata pasata

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 19a, 00:00

Hernaniko pentsiodunetako hainbat, larunbatean Donostian egindako manifestazioan.

Hiriburuetan egindako manifestazioekin bat egin zuten gizarte eragile eta sindikatuei eskerrak eman, eta atzo berriro elkartu ziren, Hernanin.

Milaka lagunek egin zuten bat larunbatean, Araba, Bizkaia, Gi­puz­koa eta Nafarroako hi­ri­bu­rue­tan pentsiodunek deitutako mo­bilizazioetan. Hernaniko Sor­­tuk eta Hernaniko Koordinadora Feministak ere bai, besteak beste. 

Gipuzkoarrak Donostian bil­du ziren. Bertan, «pentsio pu­bli­koen lege bat» aldarrikatu zu­ten, beste behin. «Diputatuen Kon­gresuan onartua izatea nahi dugu, pentsioak bi­de­ra­ga­rri­ak izan daitezen, gutxienez KPIaren arabera egu­ne­ra­tu­ak, eta gutxieneko pentsioa 1.080 eurokoa izatea. Hau da, murrizketa lege guztiak in­dar­ga­be­tzea». Era berean, «ha­se­rrea» adierazi nahi izan zu­ten, «%0,25eko errebalorizatze le­ge­aren aurka eta agindutako %0,9ko igoeraren aurka, ez baitu be­ne­tako inflazioa estaltzen, eta, gainera, gehienez urtebeterako denez, albo batera uzten baititu pentsio apalenak».

Bestalde, gehitu zuten «Es­ta­tuak ez diola aurre egin nahi Gizarte Segurantzaren de­fi­zi­tari», eta horregatik, eskaera guz­ti­ak Gasteiz eta Iruñeko par­la­men­tuetan aurkeztuko di­tuz­te­la, Diputatuen Kongresura bi­de­ra­tu ditzaten, eta, «pentsio  pu­bli­koen osagarri bat jar dezaten».

Larunbateko hitzorduak pa­sa­ta ere, atzo berriro el­kar­tu ziren pentsiodunak Her­na­nin. «Mugimenduaren sen­do­ta­su­na­re­kin harro» agertu zi­ren, «22 hilabete kalean pasa on­do­ren, larunbatean milaka lagun ate­ra ginelako kalera (...) eta bai baitakigu zein zaila den hain­beste denboran mugimendu sozial bat mantentzea». Era berean, itxaropentsu agertu ziren, hauteskundeen ondoren, Gobernu akordioa egon litekeelako.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!