Futbola

Garaipen bakarra, asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 19a, 00:00
Hernaniko neskek, Pauldarrak taldearen aurka jokatu zuten

Talde nagusien lau partidu jokatu dira eta bakarrak lortu du garaipena; Ohorezko Mailako taldeak.

FUTBOLEAN, ez da garaipen askorik egon asteburu honetan, izan ere, talde bakarrak lortu du irabaztea, Ohorezko Mailakoek. Añorgaren aurka izan zuten partidua, eta 1-2 emaitzarekin, pozik bueltatu ziren etxera Hernaniko gazteak. 
Erregional Preferenteek, ez dute garaipenik lortu, ez Hernanik ezta Mundarrok ere. Hernanik, Vasconia taldearen aurka jokatu zuen, eta 1-4ko porrotarekin amaitu zen partidua. 
Mun­darrok, San­pe­dro­ta­rra­ren aurk­a jokatu zuen par­ti­dua, eta 0-0 izan zen emaitza.Par­ti­du gogora espero zen, eta espero be­za­la izan zen hasieratik. Kan­po­ko taldeak seriotasuna era­kutsi zuen Zarkumendegiko zelaiean, eta Mundarro deseroso sentitzea lortu zuten. Orokorrean in­ten­tsi­ta­te haundiko partidua izan zen, bi taldeak sendo ikusi baitziren. 
Hernaniko neskek ere ez zuten garaipenik lortu, 1-3 egin zu­ten Pauldarrak taldearen aur­­­ka. Sailkapenean zortzigarren postuan doaz, 12 punturekin.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!