Pelota

Ezin txapelik ekarri Gipuzkoako finaletan

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 19a, 00:00

ASTEBURU garrantzitsua zen esku pelotan, Gipuzkoako Txapelketaren finalak jokatzen zire­lako. Nagusien mailan CD Her­naniko Lizeaga eta Expositok ezin izan zuten final haundia irabazi, Lazkaoko Zubizarreta eta Quinoren kon­tra 22-14 galdu eta gero. Beraz azpitxapeldun geratu dira. Postu berdinarekin konformatu behar izan dute Mundarroko Lizeaga anaiek, jubeniletan. Hauek ere finala Tolosako Ami­ano eta Suduperen aurka 22-19 galdu zuten eta azpitxapeldun geratu dira. Nagusien bigarren mailan ere azpitxapeldun geratu dira Mundarroko Loidi eta Santxez. Finalean 22-20 galdu zuten Oliden eta Orbegozoren kontra.

Palan finalera sailkatu dira
Legarreta, Ramos eta Zubimendi hernaniarrak finalean sartu dira palan Lehenengo mailan. Itzulerako partidua 23-25 galdu zuten Ramos eta Legarretak, baina joaneko emaitzaren abantaila ongi baliatu zuten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!