Saskibaloia

Mundarrok Oiartzunen irabazi eta Hernanik Ordizian galdu egin dute

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 19a, 00:00

Astigartarrek 48-72 hartu zuten mendean Oiartzungo taldea eta hernaniarrek seigatik galdu zuten, 56-50, Ordiziarren kantxan.

Eskubaloian bezala, saskibaloian ere asteburu hobea izan du Mundarrok Hernanik baino. Mutilen senior taldeak Gipuzkoako Lehenengo mailan ari dira jokatzen eta emaitza desberdinak lortu zituzten astigartarrek eta hernaniarrek. Talde moratuak Oiartzunen garaipen ona lortu zuen sailkapenean aurretik zegoen talde baten aurka. Azken markagailua 48-72 izan zen astigartarren alde bi bizilagunen arteko derbian. Orain bai Oiartzunek eta Mundarrok hiruna garaipen dituzte eta bost partidu galdu dituzte. Berdinduak daude sailkapenean hamaika punturekin.
Hernanik ere hamaika puntu ditu eta garaipen eta porrot berdinak ditu, baina pasa den asteburu honetan porrot gogorra jasan zuten partidu bakarra irabazi baitzuen Ordiziaren aurka. Partidua lehiatua eta estua izan zen, baina Ordiziako Majori kiroldegian geratu zen partidua 56-50 Hernani garaitu eta gero. Aurrera pauso nabaria emateko aukera galdu zuten hernaniarrek. 

Mundarroko neskek bostetik bost garaipen
Denboraldi ezin hobea daramate Mundarroko neskek. Gipuzkoako Bigarren mailan daude eta asteburu honetan bosgarren garaipena lortu zuten Kurkibiren kontra. Liderra eta azken sailkatuaren arteko partidua zen eta astigartarrek erakutsi zuten bi taldeen artean dagoen aldea. 50-21 irabazi zuten eta ez zuten arazorik izan garaipenen plenoa mantentzeko; bostetik bost garaipen. Goierri taldearekin batera hamar puntu dituzte sailkapenean.
Astigarragako eta Hernaniko mutilek bigarren talde bat ere badute Gipuzkoako Hirugarren mailan. Mundarrok hemen ere partidua irabazi zuen, 45-60, Aloña Mendiren kontra eta bi garaipen eta bi porrotekin hirugarren kokatu dira lehenengo multzoan. Hernanik puntu bategatik, 42-43, galdu zuen Zalburdi Debasketen kontra bigarren multzoan. Jokatutako 3 partiduak galdu ditu.   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!