Eskubaloia

Mundarroko jubenilek berriz ere irabazi dute

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 19a, 00:00

Hernaniko mutil jubenilek etxean galdu zuten eibarren aurka.

Jubenil neskek 22-17 irabazi diote Zarautzi eta lehenengo postuan berdinduta daude Urnieta eta Eibarrekin. 

Emaitza desberdinak izan zituzten Astigarragako neska jubenilek eta hernaniko mutil eta neska jubenil taldeek. Astigarragako Mundarrok beste garaipen berri bat lortu du asteburuan Zarautzen aurka. 22-17rekin bosgarren garaipena lortu zuen eta lider daude urnieta eta Eibarrekin berdinduta sei partidutan hamar puntu batu ondoren.
Talde berean daude Hernaniko jubenilak eta hauek ordea ez dute oraindik irabazterik lortu. Seigarren porrota jasan zuten, 18-7, Ordiziko Majori kiroldegian. 

25-33, ezin Eibar menderatu
Hernaniko mutil jubenilek ere galdu egin zuten jardunaldi honetan. 25-33ko emaitzarekin amaitu zen kiroldegian jokatu zen partidua eta sailkapen nagusian zazpigarrenak dira sei jardunalditan partidu bakarra irabazi eta gero.   
Kadeteetan ere Hernaniko mutilek eta neskek galdu egin zuten, baina mutilen bigarren taldeak garaipena eskuratu zuen.    

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!