Musika

Musikariak kalera aterako dira, patroiaren omenez

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 19a, 00:00

Musika Bandak larunbatean eman zuen kontzertua.

Ostegunean kalera aterako dira musika ikasleak. Ostiraletik igandera hitzordu gehiago izango dira.

Ostirala izango dute egun haundia musikariek: Santa Zezilia eguna, musikarien patroiarena. Kontzertu batzuk izan dira, eta gehiago emango dira.

Musikalean, bezperan
Ostegunean, Astigarragako Nor­berto Almandoz Musika Esko­lako eta Hernaniko Musika Es­kolako ikasleek Musikalean eki­menean hartuko dute parte. 

Hernanin, 17:30etan egingo dute kalejira. Astigarragan, 18:15etan, eta 19:00etan kontzertuak emango dituzte udaletxeko arkupetan, abesbatzak eta pandero-joleek, eta Gabiltzani­an eta Deblauki taldeek. Hernaniko ikasleek, kontzertua ostiralean emango dute, 18:30etan Biterin.

Asteburuan, gehiago
Kantuz eta Aiztondo, Hernani eta Astigarragako abesbatzek el­karrekin kantatuko dute os­ti­ralean, 20:00etan Hernaniko Milagrosan, eta Goiz Eguzki abesbatza kalean ibiliko da 19:00etan. Larunbatean, 20:15etan Ando­aingo Gurutze Santuko ermitan izango dira Ozenki eta Doinu Zale. 

Igandean, berriz, Hernaniko Goizetik Txistulari Taldeak diana berezia egingo du 09:15etan, tronpeta-joleekin, eta Astigarragako Txirriskla eta musika eskolako txistulariak elkarrekin ariko dira 13:00etan, JBn.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!