ELKARBIZI

Auzokidetza eta elkarbizitzari buruzko saioa, prozesuari bukaera emateko

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 19a, 00:00

Saioa irekia izango da larunbatean, 11:00etan, Lasarte-Oriako Villa Mirentxun egingo dena. Izen-ematea ostegunean bukatuko da.

2019ko programaren barruan, Elkarbizi taldeak Auzokidetza suspertu elkarbizitza berregiteko gogoeta prozesua jarri zuen martxan uztaila eta urria bitartean, bazkide eta laguntzaileen artean. Orain, prozesu horri bukaera emateko, ikastaro irekia antolatu du, larunbaterako.

Elkarbizitza, auzokidetzatik

Saio honetan Juan Goikoetxeak egingo du prozesu honetan guztian zehar garatu diren edukien azalpena. Lasarte-Oriako Villa Mirentxu udal eraikineko areto nagusian egingo da, goizeko 11:00etatik aurrera.

Elkarbizi taldetik azaldu du­tenaren arabera, «gogoeta prozesuaren eta ikastaroaren helburua da auzo-elkarbizitzari egindako kalterik haundiena gertatu den esparruetan lan egi­tearen garrantzia azpi­ma­rra­tzea. Gure historian zehar, auzokidetzaren eskutik sor­tu ziren gizarte-erakunde inpor­tan­teenak, auzotar guz­ti­en arduraz sostengatzen zire­nak, nor-bakoitza eta giza-elkarte osoaren mesederako. Auzo­la­­naren tradizioak eragin deza­ke­en etorkizunaren ara­bera, lor dezakegu gure gizar­tea bere bu­ruaz jabea­goa, ekin­tzaileagoa eta koope­rati­boa­goa izatea. Ho­rrela, segur­tatu daiteke elkar­bi­zitza sostengarriago bat, bi­zi­­kide direnentzat kali­ta­tezko giza-bizitza eta elka­rreki­kota­suna bermatuko dituena».

Irekia, baina izena emanda

Saioa edonori irekia izango dela nabarmendu dute, baina «ikastaroaren izaera trinkoa» medio, bi saio egingo direla. Dena den, izena eman behar da parte hartzeko, bai ikastaroan, eta baita tartean egingo den bazkarian ere. Osteguna da horretarako azken eguna. Emailez egin be­har da: ganboiturri@gmail.com.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!