Gipuzkoako bertsolari txapelketa

Agin Laburuk, finalerako txartela lortu du

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 18a, 00:00
Atzo egin zen Gizpuzkoako Bertsolari Txapelketako lehen finalerdikoa.

Atzo jokatu zen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehenengo finalerdikoa. Agin Laburuk 501 puntu lortu zituen, beraz finalera sailkatu da zuzen-zuzenean.

Ederki aritu ziren Hernaniko Iraulio Panttalone Bertso Kabi­yako kideak; hala nola, Agin Laburu astigartarra, Eñaut Martikorena hernaniarra eta Unai Gaztelumendi, añor­garra. Seikotea osatu zuten; Nerea Elustondok, Unai Men­dizabalek eta Iñaki Apala­te­gik. 

Iraulio Panttaloneko hiru bertsolarien puntuazioak

Agin Laburuk har­tu zuen aurrea eta berak lortu zuen finalerako txartela, 501 pun­tu­rekin. Unai Gaztelumendik ez zituen puntu na­hikorik lortu finalera sail­katzeko, 447 izan ziren guztira, hain zuzen. Eta 5. postuari eutsi zion. Eñaut Martikorenak 434 pun­tu­rekin seigarren postua lortu zuen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!