Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa

Finalerdietako aurrenekoa jokatuko da gaur, Arrasaten

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 17a, 00:00
Gaur aurreneko finalerdietan izango diren Eñaut Martikorena, Agin Laburu eta Unai Gaztelumendi.

Gaur jokatuko da Gizpukoako Bertsolari Txapelketako aurreneko finalerdikoa, arratsaldeko 17:00etan Arrasaten. Sei bertsolari izango dira; haien artean, Eñaut Martikorena, Agin Laburu eta Unai Gaztelumendi.

Sartu da azken fasean Gipu­z­ko­ako Bertsolari Txapelketa, eta gaur izango da finalerdietako aurreneko saioa. Arra­tsal­deko 17:00etan Arrasateko Uarkape pelotalekuan.

Gaurko finalerdietan izango direnak
Guztira sei bertsolari izango dira gaurkoan.  Horien artean, Hernaniko Iraulio Pan­tta­lone Bertso Kabiyako hiru: Eñaut Martikorena hernaniarra, Agin Laburu astigartarra, eta Unai Gaztelumendi añorgarra. Seikotea osatuko dute Nerea Elustondok, Unai Men­di­zabalek eta Iñaki Apala­tegik.

Gaurko saioa
Saioa binakako lanekin hasiko dute. Aurrena, hamarreko  haundian; gero, zortziko txikian; segidan, sei puntuko motzean; eta bukatzeko, zor­tzi­ko txikian eta puntutan. Lan guztiekin bukatzeko, kartzelakoan ariko dira.
Agin Laburu, puntuazio o­ne­narekin sailkatu da gaurko saiora, (495 puntu) eta Eñaut Martikorena ez du urruti izan, (476 puntu). Eta Unai Gaztelu­mendi (475 puntu), gaurko finalerdietako seigarren postuan.
Dena emateko prest da­ude bertsolariak, a­ben­duaren 14e­an Donostian jokatuko den fi­n­alerako gogoz baitaude

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!