Beterri-Buruntza

Eskualdeko langabetuei zuzendutako Hotelgintza proiektua, laister abian

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 17a, 00:00

Hilaren 28an hasiko da eskualdeko langabetuei zuzendutako Hotelgintza proiektu berezia. Beterri- Buruntzako udalek antolatu dute, eta www.lanbide.eus webgunean eman daiteke izena. 

Beterri- Buruntzako uda­lek, 2019ko Hotelgintza proi­ektu berezi bat jarriko dute mar­txan, eta hilaren 28an, eman­go zaio hasiera. Enple­gua lor­tzeko zailtasunak ditu­z­­ten eskualdeko langa­betuei zu­zen­duta doa, hain zuzen. 
Plan honek, hainbat hel­buru ditu esku artean, hala nola, parte hartzen duten pertsonek, hoteletan eta beste ostatu turistiko batzuetan lan egin ahal izateko behar dituz­ten ezagutzak jasotzea, esate­rako; mantentze-lanak, loge­lak garbitu eta prestatzea, erropak garbitu, lisatu eta konpontzea, bezeroei arreta egitea, gelazaintza lana... 

Proiektu honen prestakuntza jarduerak
Hainbat prestakuntza jardu­era hartzen ditu baitan proi­ektu honek; 1.mailako profe­sionaltasun ziurtagiria sola­iru­­e­tako oinarrizko lanak bu­ru­tzeko ostatuetan (300 ordu), gatazken ebazpena eta adi­men emozionala (66 ordu), eta lan munduan txertatu eta enplegua biltzeko teknikak (15 ordu). 

Ikastaroak non eta noiz 
Ikastaroak, Cebanc-Cdea Ikas­­tetxean izango dira, garbi­ke­tako atal praktika berriz, Urni­etako Erratzu poligonoko Az­karrena Garbiketak enpre­san egingo dira. Hilaren 28an hasi eta 2020ko martxoaren 25ean amaituko da. 
Behin prestakuntza amai­tuta, apiriletik aurrera, hiru hi­la­betetarako lanaldi osoko 10 kontratazio egingo dira, sek­toreko enpresetan.
Beraz, Beterri- Buruntzako langabetuei (Andoain, Astiga­rraga, Hernani, Lasarte- Oria, Urnieta eta Usurbil)  zuzen­du­tako egitasmoa da. Antola­tzaileek adierazi dute, emaku­meei zuzendutakoa de­la batez ere, «prestakuntza urriko gaz­te­ak» nahi dituztela azpima­rratuz. 
Izena emateko aukera dago  oraindik, eta webgune bidez egin daiteke (www.lanbi­de.eus) orrian datu pertso­na­lak sar­tuz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!