Saskibaloia

Hirugarren garaipenaren bila, Mundarro

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 16a, 00:00

Denboraldi hasiera zaila izan du Mundarrok, mutilen Gipuzkoako lehenengo mailan. Baina azkeneko lau partiduetatik bi irabazita, egoerari buelta ematen hasita dira. Gaur jokatuko dute, ligako zortzigarren jardunaldia, 16:00etan Oiartzungo Elorsoro kiroldegian. Oiartzungo Saskilagunak taldea izango dute aurrean, eta hirugarren garaipena bilatuko dute astigartarrek. Atzo jokatu zuten, aldiz, Hernaniko lehenengo mailako mutilek eta Mundarroko bigarren mailako neskek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!