Futbola

Partidu gogorrak, asteburu honetan

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 16a, 00:00

Ez da partidu errezik izaten, hasi aurretik behintzat; baina bereziki gogorra dute jardunaldia, Hernaniko eta Mundarroko futbol talde nagusiek. Etxean ariko da Euskal Ligako nesken taldea, gaur 16:30etan Zubipen, Pauldarrak taldearen kontra; hirugarren sailkatua da, Barakaldoko taldea. Eta etxean jokatuko dute Mundarroko mutilek ere, erregional preferenteetan, gaur 16:00etan. Sanpedrotarra hartuko dute, zazpigarren dagoen taldea,  moreek baino hiru puntu gehiagorekin. Aldiz, kanpoan jokatuko dute, Hernaniko mutilen bi talde nagusiek: ohorezko erregionalek bihar, 12:15etan Rezolan, Añorga bigarren sailkatuaren kontra; eta Liga Nazionaleko jubenilek Durangoko Tabiran, gaur 15:30etan, Cul­tural de Durangoren kontra, hiru puntu gehiagorekin dagoena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!