Pelota

Probintziako finalak gaur, bailarako zazpi esku pelotarik

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 16a, 00:00

Markel Lizeaga hernaniarra, pelota bat jasotzen, aurtengo Aranoko Santioetan.

Gipuzkoako finala jokatuko dute Expositok eta Lizeagak, Loidik eta Santxezek, eta Lizeaga anaiek; eta Nafarroakoa, Axel Salaberriak.

Sekulako asteburua izango da, Urumea bailarako esku pelo­ta­rien­tzat. Probintziako finala jo­katuko dute zazpi lagunek, gaur bertan, lau partidutan.

Nagusien ohorezko mailako finala dute jokoan, Hodei Expo­sito astigartarrak eta Markel Li­zeaga hernaniarrak. Idiazabalen jokatuko dute, goizeko 11:00etan hasita, Gipuzkoako txapela na­gusiaren bila. Lapkeko Iraitz Zu­bizarreta eta Ander Quina izan­­go dituzte aurrean, Euskal He­­rri­ko txapeldunak; eta parti­du berdindua bezain ikus­ga­rria espero da. Pelotazale guztiei lu­zatu die deia Hernaniko Pelota Eskolak, bertaratu eta he­rri­ki­deak animatzeko.

Eta gaur arratsaldean, Gi­puzkoako finala jokatuko dute, baita ere, Astigarragako bi biko­tek. Tolosako Beotibarren ariko dira, 16:30etan hasita. Aurrena, Ekain eta Eñaut Lizeaga anaiek jokatuko dute, jubenilen lehe­nen­go mailako finala, Tolo­sa­­­ko Amiano eta Suduperen kon­tra. Eta segidan, nagusien bi­ga­­rren mailakoa daukate, Ha­rri Loidi eta Jokin San­txezek, Añorgako Oliden eta Orbego­zo­ren kontra. 
Gipuzkoakoa ez, Nafarroako finala jokatuko du, bere aldetik, Axel Salaberria goizuetarrak. Benjamin mailako txapela bila­tuko du eskuz banaka, goizeko 10:00etan Iruñako Labriten, La­rraungo Bildarrazen kontra.

Palistek, semifinala atzo

Hernaniko palistek, berriz, se­mifinala zeukaten jokoan, atzo iluntzean, Hernanin. Ramosek eta Zubimendik joane­ko­an lor­tu­tako 25-16ko aldea defen­da­tu behar zuten, Tolosa­ren kon­tra, finalera pasatzeko; eta Man­te­ro­lak eta Arandiak, semifinalen joaneko partidua zeukaten jo­ko­an, Zarautzen kontra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!