JUBILOTEKA

«Programazio batekin abiatu naiz, baina asmoa da adinekoen zaletasunetara egokitzea»

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 16a, 00:00
Aranon lauzpabost lagun hasi dira Jubiloteka zerbitzuaz gozatzen.

Martxan jarri berria da, berriro, Jubiloteka Zerbitzua. 65 urtetik gorakoek aukera dute elkartu eta hainbat jarduera egiteko. Goizuetan, asteartetan biltzen dira jubilatuen elkartean, eta Aranon, Maisuenean, ostegunetan. Bietan, 10:00etatik 13:00etara.

Iaz jarri zuten martxan 65 ur­te­tik gorako adinekoei zu­zen­­dutako Jubiloteka Zerbi­tzua,  Ara­­­­no,  Goizueta, Areso eta Lei­­tzan. Herri horietako Gizarte Zer­bi­tzu­e­ta­ko Manko­mu­ni­ta­te­ak ema­ten duen zerbitzua da. Aur­ten, dinamizatzailea bilatu be­ha­rra zegoela-eta, atzeratu egin da zerbitzuaren hasiera, baina aste honetan bertan jarri da mar­txan.

Orain, Olaia Salaberria ibil­tzen da herriz herri, saioak dinamizatzen. Aurreneko aste ho­­­netan, «elkar ezagutzen» eta «martxa hartzen» ari di­re­la aitortzen du, eta pix­ka­na­ka, saioak «egokitzen» joanen dela. Zalantzarik gabe az­pi­ma­rra­tzen duena da «parte har­tzera animatu» nahi di­tu­ela adinekoak, «aukera apro­be­txa­tzera». 

Herri txikietako hutsuneak betetzen 
Salaberriak azaldu du Man­ko­mu­ni­tateak ematen duen zerbitzua dela, Jubiloteka. «Herri handietan izaten dira eguneko zentroak, zaharren egoitzak... Aukera gehiago izaten dute adi­ne­koek elkartzeko. Baina herri txikietan ez. Etxez etxeko zer­bi­tzua bakarrik izaten da. Ju­bi­lo­te­karekin, berriz, asmoa da beraiek harremanetan jartzeko zerbitzua ematea». Lehengo ur­te­an jarri zen martxan au­rre­ne­koz, eta jarraipena eman zaio aurten ere.

Denetatik egiten dute saio­e­tan: memoria lantzeko ari­ke­­­­­­­­tak, gimnasia pixka bat, ter­­­­­­tu­­­­­­­­lia, ipuin eta antzerkiak lan­­­­du... «Zerbitzua aurreko ur­te­­an hasi zen ematen. Aste ho­ne­­­tan hasi gara berriro, eta iaz aritu ziren batzuk animatu dira, baina be­rriak ere bai, eta ni ere lehendabizikoz ari naiz. Be­raz, elkar ezagutzen ari gara orain­dik, martxa hartzen». Hori horrela, zerbait prestatuta era­man du Salaberriak aurreneko saio­eta­ra, baina guztia ego­ki­tze­ko prest dagoela azaldu du. «Pro­gra­ma­zio batekin abiatu naiz, baina gustatuko litzaidake sai­­oak beraien gustokoak iza­tea, beraien zaletasunetatik abi­­a­­tze­a. Kosta egiten zaie ha­si­eran, suelto aritzea. Baina ba­koi­­tza ezagutzen joanen naiz pix­kanaka, eta asmoa da horren arabera aldatzea, egokitzea».

Astean behin, eta konpromisorik gabe
Herri bakoitzean astean behin izaten da Jubiloteka Zer­bi­tzu­az gozatzeko aukera. Lei­tzan astelehenetan biltzen dira; Are­son, asteazkenetan. Goi­zu­e­­tan, berriz, asteartetan, ju­bi­la­­tu­en elkartean, eta Aranon, os­te­gu­ne­tan, Maisuenean. De­ne­tan, hiru orduko saioak ema­ten dira, goizeko 10:00etan hasi eta eguerdiko 13:00ak arte.

«Leitzan oraingoz elkartu gara 11 lagun. Goizuetan, 8. Are­so eta Aranon izanen dira lauz­pa­bost», azaldu du di­na­mi­za­tzai­­le­ak. «Hasi diren gehienak dira aurreko urtean ibilitakoak. Bai­­na urtean zehar ere aukera iza­nen da nahi denean hasteko. Ez dago kopuru mugarik, eta ikas­tur­te osoan aritzea ere ez da derrigorrezkoa». 

Pro­ba­tu nahi duen guztiari ire­ki­ta dago, beraz, Jubiloteka, eta ino­la­ko konpromisorik gabe hartu daiteke parte bertan.

Izena eman, edo gerturatu
Ateak zabalik badauzkate ere, komeni da izena ema­tea. Ho­rre­ta­rako, Gizarte Zer­bi­tzu­eta­ra jo behar da. Telefonoz dei­tu daiteke 948 510 840 zen­ba­ki­ra. Baina, era berean, saioren ba­te­ra gerturatuta ere hasi daiteke. Ber­tan emanen dute behar den in­for­ma­zi­oa.
Zerbitzua ordaindu egiten da, baina «bakoitzaren pen­tsi­o­­aren arabera» egokitzen da pre­­zi­oa. Gauzak horrela, 5 edo 10 euro artean ordaintzen da nor­ma­le­an, gehienez, hileko, eta doan ere jaso daiteke zerbitzua.

«Asmoa da adinekoek harremanetan jartzeko zerbitzua ematea»

   
Zerbitzu garrantzitsua
Abantailak besterik ez dizkio ikusten Olaia Salaberriak Ju­bi­lo­te­ka­ri, eta dei egin nahi izan du, adinekoak «parte hartzera ani­­ma­tu» daitezen, «aukera apro­­b­e­txa­tzera». Izan ere, Sa­la­be­rriaren esanetan, «Herri hau­e­­tan, txikietan, garrantzitsua da zerbitzu hauei eustea. Zaila iza­ten da antolatzea, baina be­hin eginda, aprobetxatu egin behar da».

Gainera, iruditzen zaio adi­ne­ko­ei mesede egiten diela. «On­gi pasatzen dute, eta ez da behar­tu­ta egiten duten zerbait».

Adinean aurrera, osasuntsu
Adituen esanetan, urteak bete ahala, gure memoria oroi­tza­pe­ne­tan finkatzen da gero eta gehiago. Hau da, gero eta hel­du­­ago izan, orduan eta gehi­a­go gogoratzen ditugu gazte ga­­rai­­ak, seme-alabak txikiak zi­­re­­ne­­­ko momentuak… Joera hori, gainera, hazi egiten da, gehi­tzen bazaio gero eta den­bo­­ra gehiago pasatzen dela ba­ka­­rrik, eta gero eta gutxiago iza­­ten direla harremanak beste ba­tzu­e­kin. Eta horrela, memoria oroi­tza­pe­ne­tan finkatuta ge­ra­tze­ko arriskua dago; iraga­nean ge­­hi­a­go bizitzera, oraine­an bai­no.

Horrexegatik, garrantzitsua izaten da burua lantzea, ari­ke­ta desberdinak eginez: aten­tzi­oa jartzeko ariketak, kon­tzen­tra­zioa eskatzen dutenak, egin­be­ha­rren bat eskatzen du­te­nak… Beste hainbat ariketa ere onuragarriak izan daitezke: ira­kur­tzea, karta jokoan aritzea, es­ku­ak eta begiak elkarrekin la­ne­an aritzea eskatzen du­te­nak (margotzea, jostea, bu­ru­hausteak egitea…). 

Hori guztiaz gain, ko­me­ni­ga­rria izaten da ariketa fi­si­ko pixka bat egitea, jende gehi­a­go­rekin harremanetan jartzea, taldean ekintza desberdinak egi­tea, lagun giroan ibiltzea…

Horretarako denetarako au­ke­­­ra ematen du Jubilotekak, eta Olaia Salaberria di­na­mi­za­­tzai­­lea bera prest dago pro­po­­sa­tzen diren ekintzak sai­o­e­tan txertatzeko. De­nen gus­­­to­­ra egokituta aritzeko au­ke­ra izan­da, nork ez du bada, apro­be­txatuko?  

JUBILOTEKA
Saioak: astean behin, goizeko 10:00etatik 13:00etara:
-Goizuetan, asteartetan, jubilatuen elkartean.
-Aranon, ostegunetan, Maisuenean.
Ekintzak: memoria lantzeko ariketak, gimnasia, antzerkia, ipuinak, tertulia...
Prezioa: pentsioen arabera egokitua. Hilean 5 eta 10 euro artekoa edo doan.
Izen-ematea: Gizarte Zerbitzuetan, 948 510 840 telefono zenbakira deituta, edo saio batera gerturatuta.
Konpromisoa: Norberak nahi duena. Astero edo noizean behin hartu daiteke parte saioetan, eta ikasturtean zehar, nahi denean hasi daiteke.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!