Kronikak jaso du erreportaje onenaren saria, gaur goizean, Tokikom Sarien banaketa ekitaldian. Urik gabeko urtegi, orain laborategi erreportajea, Artikutzako urtegiari buruzkoa, aukeratu du epaimahaiak, 2019ko erreportaje onena, Tokikom osatzen duten tokiko hedabideetan. Artikutzako urtegi hustu berrian, bioaniztasunaren inguruan egin zituzten ikerketak landu zituen Kronikak, erreportaje horretan.
Basauriko Ibaigane kultur etxean izan da ekitaldia, eta bertan saritu dituzte, baita ere, ikus-entzunezko eduki onena, eta portada onena: Goienak jaso ditu biak, 'Antropozenoa' portadarekin, eta 'Debagoiena eraldatzen' ikus-entzunezko lanarekin.