III.sagardo foruma

Munduko sagardogile adituak, Sagardo Forumen

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 15a, 00:00
Atzo aurkeztu zuten Sagardo Foruma, antolatzaile eta babesleek.

Sagardoari lotutako ekoizle, profesional eta eragileak batuko dituen III. Sagardo Foruma antolatu du Sagardoaren Lurraldeak azaroaren 21etik 25era. Orona Ideon eta Kursaalen egingo dira ekitaldiak.

Sagarrari, sagarraren era­torriei eta sagardoaren kul­turari nahiz turismoari bu­ruz­ko jardunaldiak batuko ditu Sagardoaren Lurraldeak anto­latu duen III. Sagardo Fo­rumak. Azaroaren 21etik 25era egingo da, Hernaniko Orona Ideon eta Donostiako Kursaa­len. Hilaren 21 eta 22an jar­du­naldi tekni­koak egingo dira, profesionalei bideratuta, Oro­nan. Hi­la­ren 23tik 25era, be­rriz,  II. Na­zi­oarteko Sagardo Le­hia­keta eta, aurrenekoz, Na­zi­oar­teko Sa­gardo Azoka; biak, Kursaalen, eta publikoari irekita.  
Atzo egin zuten aurkez­pena, Oronan,  Xabier Ler­txun­­di eta Xabier Urdangarin, Hernani eta Astigarragako alkateek; Imanol Lasa, Eko­no­mia Sus­ta­peneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Dipu­ta­tu­ak; Asier Arrese, HAZIko Zu­zendariak; eta Oihana Gain­­cerain sagar­do­gile eta Sa­gar­do­aren Lurral­de­ako ordez­ka­riak.

«Sagarrak eta sagardoak ematen diote gure lurraldeari identitate propioa»

Sagardo Foruma profesionalei bideratutako jardunaldi tekni­ko­ekin hasiko da, hilaren 21 eta 22an, Oronan. Bertako eta na­zioarteko 21 profesionalek har­tuko dute  parte, sa­gar­do­aren munduak azken urteotan bizi­tako bilakaera eta egungo ego­e­raren inguruko ezagutza oro­korra partekatzeko, hiru ar­datz tematikotan antolatuta: saga­rra, sagardoa eta sagardo­te­giak baliabide turistiko gisa.
Hain zuzen, prentsaurre­ko­an  nabarmendu zen 80eko ha­mar­kadatik hona sagarra eta sa­gardoaren sektoreak izan du­en aurrerapena, Euskal Sa­gar­doa Jatorri Izendapena sor­tu de­netik elkarlanean gauzak an­to­latzeak daukan garrantzia eta Sagardo Forum bezalako eki­tal­di­ak antolatze­ak nazi­o­ar­tean egi­ten diren sagardoak eza­gu­tze­ko eta aldi berean ber­tako sagardoak nazioartean ezagu­tze­ra emateko daukan ahal­mena. Imanol Lasa dipu­ta­tuak nabarmendu zuen «in­dar be­re­zia» ematen ari di­rela, «le­hen sek­torea eta turismoa indar­tzen dituzten ekimenei. Sa­garra eta sagardoak ematen di­ote gu­re lurraldeari identita pro­pioa. Gainera, Sagardo Fo­ru­mak eutsi dio bultzatu be­ha­rreko erron­kari, nazioar­te­ko­tzeari, Nazi­oar­teko Azokar­e­kin».

Nazioarteko Lehiaketa, eta, aurrenekoz, Azoka

Hilaren 23tik 25era Kursaalen jarraituko dute ekitaldiek. Aza­ro­aren 23an II. Nazioarteko Sa­gardo Lehiaketa egingo da, eta 14 herrialdetako 190 sa­gar­dok har­tuko dute parte, 9 ka­te­go­ri­a­tan.

Berritasuna, hala ere, Na­zio­ar­teko Sagardo Azoka izango da. Publiko orokorrari irekiko zaio hilaren 24an, eta profesionalei zuzendua izango da, 25ean. Ber­tan, izotzezko sagardoak, za­po­re­takoak, lupu­la­tu­ak edota ap­fel­winea das­ta­tu ahal izan­go dira, eta  Euskal Sagardoa Ja­torri Deitura dutenak.

Akreditazio eta sarrerak lortu daitezke webgune hone­tan: www.sagar­doforum.eus. 

 

AZAROAK 21 - ORONA IDEO
09:00, Akreditazioak. Ongietorria.
09:30-11:10, Bost hitzaldi. Gaia: Lehengaia: Sagarraren laborantza eta kultura. 
11:40-13:45, Lau hitzaldi, mahai-ingurua eta showcooking-a. Gaia: Sagardo­aren Turismoa: Txotx esperientzia.

AZAROAK 22 - ORONA IDEO
09:30-13:00, Sei hitzaldi eta mahai-ingurua. Gaia: Sagardoaren dibertsifikazioa munduan.

AZAROAK 23 - KURSAAL
09:00-13:00, II. Nazioarteko Sagardo Lehiaketa. Dastatzaileentzako dastaketak.

AZAROAK 24 - KURSAAL
11:00-18:00, I. Nazioarteko Sagardo Azoka eta sagardoen dastaketa. Publiko orokorrari irekia. Sarrera: 10 euro.

AZAROAK 25 - KURSAAL
10:30, II. Nazioarteko Sagardo Lehiaketako sari banaketa.
10:30-14:30, I. Nazioarteko Sagardo Azoka. Publiko profesionalarentzat.


Informazio osoa, 
eta akreditazio eskaerak 
zein sarrera salmenta: 
www.sagardoforum.eus

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!