Pilota

Finaletara pasa dira, esku pelotari guztiak

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 12a, 00:00
Hodei Exposito astigartarra adi, larunbateko semifinalean, Tartaloetxeko Azketa aurrelaria pelota jotzera dijoala.

Gipuzkoako Txapelketaren finalerdiak irabazi dituzte Loidik eta Santxezek, Lizeaga anaiek, eta Expositok eta Lizeagak, eskuz. Palaz, partidu klabeak irabazi dituzte Zubimendik eta Ramosek, eta Zurutuzak eta Arandiak.

Hiru semifinal zeuzkaten jokoan asteburuan, Gipuzkoako Txa­pelketan, bailarako pelotariek. Eta guztiak irabazi dituzte, fina­lerako pasea lortzeko.
Ohorezko Mailako finala jo­katuko dute, eskuz, Hodei Expo­sito astigartarrak eta Markel Li­zeaga hernaniarrak. Semifinal estu bezain ederrean, 22-20 na­gusitu ziren, Tartaloetxeko Az­keta eta Elizegiren kontra. Da­torren asteburuan izango dute finala, Lapkeko Zubizarreta eta Quinaren kontra.
Estu izan zuten finalerako pasea, Ekain eta Eñaut Lizeaga astigartarrek ere, jubenilen 1go mailan. 22-19 nagusitu ziren, Tolosako bikotearen kontra.
Eta tarte pixka bat gehiagorekin nagusitu ziren, Harri Loidi eta Jo­kin Santxez astigartarrak. 22-15 irabazi zioten Oiarpeko bikoteari, eta Añorgako Oliden eta Orbegozo izango dituzte kon­trario, finalean.
Palaz, berriz, beste horrenbeste lortu zuten, Hernaniko bi taldek, mutil nagusietan. Biga­rren mailan, 25-16 irabazi zuten Endika Ramosek eta Aiheko Zu­bimendik, Tolosan, partidu oso gogorrean. Semifinaletako joaneko partidua zen, eta bueltakoa jokatuko dute asteburu ho­netan, Hernanin. Eta hirugarren mailan, kostata irabazi zuten fi­nal laurdena, Mikel Mantero­lak eta Ander Arandiak ere, Da­nok Bat taldearen kontra (25-21).
Gainerakoan, berriz, emaitza ezberdinak lortu dituzte, pelotari hernaniarrek. Palaz, garaipena lortu zuten neska nagusiek, lehenengo zein bigarren mailan. Baina eskuz, asteburu txarra izan da, oro har.

Umore Onakoek, 
etxeko aurkariak
Goizuetako Umore Ona Pilota Txapelketari dagokionez, bigarren jardunaldiko partiduak os­tiralean jokatu zituzten, eta etxekoak etxekoen kontra aritu ziren hirutik bi partidutan.
Umeen mailan, Aranberri­ta­rrek irabazi zieten Seges eta Zurutuzari, 18-8, eta Larin eta Garmendiak Legarreta eta Al­sua­ri, 18-16. Haurren mailan, be­rriz, Aurrera eta Larrungo pilotariak gainditu zituzten etxeko Legarreta eta Elizegik, 18-7.
Haurren mailako beste partiduan, Hernaniko Elizazu eta Iturbek ezin izan zuten Aurrera eta Larrungo bikotearen kontra; 9-18 galdu zuten. Gainon­tze­an, kimuen mailan Oiarpe nagusitu zen Aurreraren kontra, 18-11, eta 22 urtez azpikoetan Larraun, Bergararen aurrean, 22-17.
Hurrengo partiduak ostiralean jokatuko dira

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!