eskubaloia

Sasoiko dabil Mundarroko neska jubenilen taldea

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 12a, 00:00

Laubideri irabazita, hirugarren dijoa, aurreneko biekin berdinduta. Hernaniko neska-mutilek galdu egin dute.

Asteburu gora-beheratsua izan da Hernaniko eskubaloi taldeen­tzat. Astigarragako Mun­da­rro­­­ko neskak, berriz, fin ibili dira. Jubenilen taldeak irabazi egin dio Laubideri, 28 eta 34. Horrela, hirugarren postuan daude astigartarrak, 4 garaipen eta porrot bakarraren ondoren, aurreneko bi sailkatuekin berdinduta.

Hernaniko taldeek, ordea, bestelako emaitzak izan dituzte; batez ere, gorengo taldeei dagokienez. Hain zuzen, neska jubenilek galdu egin dute Erein­tza­ren aurka (20-27), eta sailkapeneko azken postuan dijoaz. Mu­tilak ere azkeneko postuan dau­de, Uro­laren aurrean porrota jaso ondoren (34-25).

Gaztetxoen artean, denetik

Hernaniko gainontzeko taldeen artean, denetariko emai­tzak izan dira. Kadeteetan, adibidez, garaipena, berdinketa eta porrota izan dira. Urni­e­ta­ren kontra, neskek, galdu egin dute 31-11; mutiletan, Akola taldeak, berdindu, Erein­tzaren kontra, 29ra; eta Sor­lanek irabazi, Bera Berari, 28 eta 17.

Infantiletan, bestalde, neskek ezin izan dute Leiza­ra­nekin, eta 8 eta 18 galdu dute. Mutilen artean, Leokak irabazi egin dio Elgoibarri, 27 eta 25, eta azkenik, Goizargik galdu egin du La Salle Legazpiren aurka, 44 eta 17.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!