FUTBOLA

Asteburu grixa, futbol taldeek

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 12a, 00:00
Zelai bustiak zaildu egin zuen jokoa Zubipen, Hernani eta Elgoibarren artekoan.

Etxean berdindu zuten, Hernaniko mutilen ohorezko erregionalek eta Nazionaleko jubenilek; eta etxetik kanpo galdu, Euskal Ligako neska hernaniarrek, eta Mundarroko erregional preferenteek.

Ez dute asteburu onena izan, Hernaniko eta Mundarroko fut­bol talde nagusiek. Etxeko bi partiduak berdindu, eta kanpoko biak galdu dituzte.

Aukera ona zeukaten Zubi­pen, Hernaniko mutilen ohorez­ko erregionalek, eta Liga Na­zio­naleko jubenilek. Sailkapenean nahiko beheran zegoen taldea hartu zuten erregionalek, Elgoi­bar; baina ezin izan zuten ga­rai­pena lortu. Gol ikusgarri batekin aurreratu zen Hernani, aurreneko zatian: gol olinpikoa lortu zuen Mikel Lizarazu; kornerretik zuzenean barrura, alegia. Bai­na bigarren zatian, buruz ber­din­du zuen Elgoibarrek, eta Her­na­­nik aukera garbiak izan ba­zi­tuen ere, ezin izan zuen ga­rai­penaren gola lortu (1-1).
Paretsu dabilen taldea izan zuten aurrean, aldiz, jubenilek. Antiguokoren kontra jokatu zu­ten, eta golik gabe berdindu zuten (0-0).

Leioan ezin, neskek

Kontrario zuzen bat izan zuten aurrean, baita ere, Euskal Liga­ko neska hernaniarrek. Baina etxetik kanpo aritu ziren haiek, Sarriena zelaian, Leioako Ema­kumeak taldearen kontra. El­ka­rren segidan zeuden sailkapenean, puntu bakarreko aldeare­kin, hernaniarrak aurretik. Bai­na ezin izan diote postuari eu­tsi hernaniarrek, 2-0 galdu ondoren: elkarren segidan jarraitzen dute, baina bi puntu aurretik daude bizkaitarrak, orain.

Eta etxetik kanpo galdu zu­ten, Mundarroko mutilek ere, erregional preferenteen mailan. La­sarten jokatu zuten moreek, Ostadarren kontra, eta 3-1 gal­du zuten. Partidu zaila zuten, bigarren dagoen taldearen ze­la­­ian; baina gogotsu atera zi­ren astigartarrak, eta aukera garbiak izan zituzten aurreratzeko, baina atezainak gelditu zi­tuen. Lasartearrek, ordea, au­rre­neko aukeran asmatu zuten. Kolpeari primeran erantzun zioten mo­reek, eta bi aukera garbi izan ondoren, hirugarrenean berdin­du zuen Oierrek, atsedenaren au­rretik. 

Astigartarrek izan zu­ten au­rreneko gol aukera, bigarren za­tian ere; baina berehala, bi gol egin zituen Ostadarrek, minutu gutxitan. Gehiago kos­ta zitza­ien moreei, orduan, joko ona be­­rres­kuratzea; eta aukera pare bat izan arren, primeran aritu zen atezain lasartearra, berriro. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!