Saskibaloia

Alderantzizko emaitzak, Mundarro eta Hernanik

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 12a, 00:00

Kadeteen mailan bakarrik irabazi du Hernanik. Mundarrok, aldiz, ia denean.

Ez dute aho zapore berarekin bukatu asteburua, bailarako saskibaloi taldeek. Mundarro­rena ia borobila izan da, infantil mailan bakarrik galdu baitu. Hernanik, ordea, kadeteetan bakarrik irabazi du.

Mundarroko neskak, garaiezinak

Denetan emaitza borobilenak lortu dituztenak Mundarroko nagusien mailako neskak izan dira. Cafes Aitonari 35 eta 54 irabazi diote.
Horrela, sailkapeneko bigarren postuan dago taldea, aurrenekoarekin, Goierrirekin, berdinduta. Orain arteko lau partiduak irabazi dituzte.
Mutilek, bestalde, bi puntuko aldearekin irabazi diote De­basketi, 70-68. Garaipen ga­rran­tzitsua izan da ezbairik ga­be, sailkapenean 12garren baitira, azkenaurrenetik puntu bakarrera. Bost partidu galdu dituzte orain arte, eta bi irabazi, azken hau barne.

Hernani, pattal

Bestelakoa izan da guztiz asteburua, hernaniarrentzat. Dena den, mutilen aurreneko taldeak lan txukuna egin zuen, liderraren kontra hiru puntuko aldearekin bakarrik galdu bai­tzuen; 43-46 gailendu zen Take Orbela. Horrela, hernaniarrak sailkapeneko erdipareko postuan daude, zortzigarren, hiru garaipen eta lau porrotekin.

Garaipen bakarra kadeteena izan da, 53-28, Easoren kontra. Seniorretako bigarren taldeak ere galdu egin du, eta azkena da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!