tokikom

«Hernanin ere badaude komentario, gutxienez, xenofoboak, estereotipo eta zurrumurruetan oinarrituak»

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 12a, 00:00
Irantzu Jauregi Artola teknikaria ariko da Zurrumurruen Aurkako Sarearen inguruan, Tokikom Jardunaldietan.

Tokikom Sariak banatuko dira ostiralean, Basaurin. Era berean, albiste faltsu eta zurrumurruen bueltan hausnartuko da, eta bertan ariko da besteak beste, Hernaniko Udaleko Irantzu Jauregi Artola teknikaria, ZAS!en izenean.

Ekitaldi berezia antolatu du ostiralerako Tokikomek: Toki­kom Sariak banatuko ditu euskerazko toki komunikabideetan 2019an egindako lanen artean, Basauriko Ibaigane kultur etxean egingo duen ekitaldian. Horietako bat irabazteko izendatuetako bat da Kronika. 

TOKIKOM SARIAK
Euskerazko toki komunikabideetan lanean aritzen diren 200 profesionaletik gora batzen ditu Tokikomek. Horien artean banatuko dira To­ki­kom Sariak ostiralean, Basaurin egin­go den ekitaldian. Izendatuak dira:
Eduki onena:
-Kronikaren Urik gabeko urtegi, orain laborategi (2019-03-16).
-Guaixeren 1918ko dolu egunak.
-Uztarriaren Heriotza parez pare. 
Azalik onena:
-Barrenen Kro­sa­ren egun handia.
-Guaixeren Bizi­po­zez bizi.
-Puntuaren Antropo­zen­troa. 
Ikus-entzunezko onena:
-28 Kanalak, Erlo TBk, GiTB eta Goienak ekoitzitako Euskaraldia.
-Aiaraldearen Bizitzak erdigunera eraman dituzte milaka ema­kumek.
-Goienaren Deba­goiena eraldatzen.

Hitzordua aprobetxatuta, gainera, sektorearen inguruko hausnarketa jardunaldiak egin­go ditu, albiste fal­tsu eta zurrumurruak ardatz. Bertan har­tuko dute parte Maldito Bulo, Euskaltzaleen Topagunea eta ZAS! Zurrumurruen Aur­ka­ko Sareko adituek. Azken honetako ordezkari izango da Her­na­niko Udaleko Kultu­rar­te­ko­ta­sun, Lankidetza eta Berdin­tasun Arloko teknikaria, Iran­tzu Jauregi Artola. Zurru­mu­rruen aurka egiteko komu­ni­kabideek ardura haundia dutela uste du, eta, tokiko komunikabideek «ahalmen haundia».

Sare anitza
Sortu zenetik, ZAS! Zurru­mu­rruen Aurkako Sarea anitza izan dela dio Irantzu Jauregi Artolak. «Mota ezberdinetako eragileekin sortu zen sare bat da. Hori du ezaugarrietako bat, eta aldi berean, aberastasuna eta zailtasuna ditu». Eragileen artean udalerriak daude. Bes­tetik, beste eragile mota batzuk, «mugimendu sozialei lotutakoak». Eta bestalde, «gai  hauetan lanean aritzen di­ren elkarte eta aholkularitzak».

«Gora egiten ari dira ahots arrazistak. Behar horretatik abiatu zen ZAS!; ikusi genuen ofentsiba bat bazetorrela»

Jauregik Hernaniko Udaleko Kulurartekotasun Arloko ordezkari gisa  hartzen du parte bertan. «Udal hauek gaude etorkin edo etorri berriekiko zurrumurruen aurkako lanketa egiteko asmoz. Lehendik egiten genuen zerbait zen, eta iruditzen zitzaigun sarean ere egon behar ge­nuela». 2016an egin zen adierazpen publiko bat onartuta hasi zen Udala parte hartzen. «Azken urteetan gora egi­ten ari dira ahots arrazistak, alderdi politiko batzuek ere egiten dituzte adierazpen xenofobo eta arrazistak... Behar horretatik abiatu ginen. Ikusi ge­nu­en ofentsiba bat bazetorrela, eta horri aurre egiteko ardura hartu behar ge­nuela, giza eskubideak jokoan zeudelako».

Hausnarketa prozesu bat egin dute aurten; erabaki dute «idaz­ka­ritza tekniko bat kon­tra­ta­tzea». Era berean, «estatutua onar­­­tu eta egitura zehaztu da: tal­d­e motorea, asanbladak, lan taldeak...».

Amher giltzarri, Hernanin
Baina sarean ez ezik, herrian bertan lan egiten jarraitzen du Hernaniko Udalak. Izan ere, «Her­nanin gertatzen da Euskal Herrian edo estatu mailan gerta­tzen dena. Badaude zurrumurruak etorri berriekiko, etorri be­rri­en artean ere bai... Ko­men­ta­rio, gutxienez, xenofoboak, estereotipoetan eta zurrumurruetan oinarrituak. Kezka­tzen gintuen zerbait zen, uste eta nahi baino zabalduago baitaude; etxeak ema­ten dizkietela etorkinei, diru­la­guntzengatik etortzen direla, la­na kentzen digutela... Ko­men­ta­rio horiek ez daude urruti, ez dira bakarrik es­kuin muturrarekin lotzen ditugun alderdi politikoenak. Ger­­tuago ere entzuten dira, nahiz eta datuekin ez da­tozen bat. Egin diren ikerketetan ikusten da jendea ez dela etortzen dirulagun­tzengatik, bai­­zik eta bere bizi maila hobe­tzeko, denok nahi dugun bezala». 

Horrelakoei aurre egiteko Udalak hainbat ekimen jarri izan ditu martxan, eta horien artean aipatzekoa da, Jauregiren esanetan, «Amher-SOS Arrazakeriare­kin duen hitzarmena, etorri berriei aholkularitza eskaintzeaz gain, honek bizikidetza sustatzea eta arrazismoari aurre egitea dituelako helburu». «Iru­di­tzen zaigu bizikidetza berak, el­kar­lanean aritzeak, estereotipo ho­ri­ek hausten di­tuela. Zenbat eta gutxiago izan bata bestearen berri, indartu egiten dira. Baina eza­gutzen duzunean jendea, ikus­­ten duzu ez garela hain ez­ber­dinak, an­tzeko nahiak ditugula».

Kontziente izatearen garrantzia
Lan hori egiteko, ordea, ez da erakundeen zain egon behar, nor­banakoak ere ardura haundia baitauka. Horretan eragiten du ZAS!ek, eta asteburuan, adibidez, hainbat herritan egingo den Bizilagunak ekimena sustatu du; «zurrumurruen aurkako ekimen bat litzateke, mahai baten bueltan etorkinak eta bertan jaiotakoak elkartzen baititu, elkar ezagutuz estereotipoak deseraikitzeko asmoz».

«Herritarren pentsamenduan eragiteko ardura haundia daukate komunikabideek»

Horrez gain, Hernanin bertan egin izan diren formazio saioak azpimarratzen ditu Jauregik. Ba­te­tik, zurrumurruei aurre egiteko datuak eman ziren, eta bestetik, saio praktikoetan «bakoi­tzak eduki ditzakegun estereotipoak berrikustea» izan zen helburua, «ditugun estereotipoez jabetzeko. Kuriosoa da nola fun­tzionatzen dugun. Zerbaitegatik barneratu ditugu zurrumurruak. Komuni­ka­bideetan ikusten da. Iku­si be­rri dut albiste bat, Fran­tzia mi­gran­teen etorrera lan eskaintzaren arabera nola erregulatzen ari den azaltzen duena, eta hurrengo albistean estatu mailako langabezi tasaz aritu dira. Albiste desberdinak dira, baina bata bestearen atzetik emanda, kon­tziente edo inkon­tzienteki, har­tzai­learen­tzako me­­zua zabaltzen ari dira. Psi­ko­lo­gi­ko­ki ere, uste horiek baliagarri egi­ten zaizkigu, besteen gainetik jartzeko edo zure egoera sozioekonomikoarekin etsita eta amorratuta bazaude, amorru hori egoera txarragoan daudenen aurka zuzentzeko, errudun bila. Komuni­ka­bide ba­tzuek hori kontzienteki egiten dutela pen­tsatzen dut, eta ardura erabakiak hartzen di­tuz­ten ho­rie­tan bilatu beharrean, amorrua hara bideratu be­ha­rrean, baliabide gutxiago du­te­nengana bidera­tzea bilatzen dutela».

Horri aurre egiteko «kon­tziente» izan beharra nabar­men­­tzen du. «Kontziente egin ezean, gauza batzuk erreproduzitzeko jo­era daukagu: hitz egiteko mo­du­ak, espresioak... Eta komunikabideek ardura haundia daukate, herritarren pentsamenduan eragiteko. Laugarren boterea di­ra». Tokiko hedabideen jardunaldiei begira, herri komunikabideek haundiekiko duten aldea ere nabarmentzen du. «Herri komunikabideek ahal­­men haundia daukate eragiteko, herritarrek oso gertu sentitzen baitituzte. Horregatik, uste dut ondo dagoela beti berrikuspenak egitea, baina baita norberak ere! Gauza batzuk barneratuta dauzkagu, eta ez gara jabetzen erreproduzitzen ditugula, kon­tziente egin behar duzu, ezer aldatzeko». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!