Hauteskunde orokorrak

EH Bilduk hegemonia mantentzen du Arano eta Goizuetan

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 11a, 00:00

Apirileko hauteskundeekin alderatuta EH Bilduk emaitza hobeak lortu ditu bi herrietan.

Hauteskunde orokor ha­ue­tako joera bera jarraituta, Ara­­non eta Goizuetan ere parte har­tzea jaitsi egin da azaroan apririlarekin alde­ratuta. Goizuetan nabaritu da gehien beherakada hori; %71etik %64ra jaitsi delarik. Aranoarren %54,55ek bozkatu du, 54 lagunek, au­rre­ko %42,42aren aurrean. 

Bi herrietan, EH Bildu izan da garaile, eta igota, gainera. Beraz esan liteke hegemonia mantentzen duela. Alde izu­ga­rria ateratzen die beste al­derdiei.
 
Aranon botoen %63,46 lortu di­tu (33 boto); au­rre­koan, %55,56. Hiru boto igotzea lortu du eta hori parte hartzea jaitsi delarik. Kasu berdina gertatu da Goizu­e­tan. Botoen %77,96 lortu du (290 boto); au­rre­koan, %68,74. Bi boto gehiago, baina portzentaian igoera asko na­bari da partaidetza baxu­agoa izan delako. 

Beste alderdien presentzia bai Aranon eta bai Goizuetan testimoniala da. Emaitzak ikusi besterik ez dago. Igo­e­ra lortu duen bi­ga­rren al­der­dia  Goizuetan PSN izan da 25 botorekin guztira. Lau boto gehiago lortu ditu eta bigarren postuan berdinduta geratu da Geroa Bairekin. Hori bai, hauek 56tik 25era jaitsi dira. podemosek 16 boto lortu ditu eta Navarra Sumak zortzi. Araon Geroa Baik zazpi boto lortu ditu, PSNk bost eta Podemosek lau. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!