futbola

Aukera politak, asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 9a, 00:00

Hernaniko mutilak etxean ariko dira; neskak eta Mundarro, kanpoan.

Hernaniko mutilak etxean ariko dira;  neskak kanpoan, eta Mundarroko mutilak ere bai. Denek gaur jokatuko dute.

Hernaniko mutilen bi taldek etxean jokatuko dute gaur. Ohorezko Erregional taldea Elgoibarren kontra ariko da, 16:30etan. Bost puntu gehiagorekin eta bost postu gorago egonda, eta etxean jokatuta, abantaila aprobetxatzea izango dute helburu. Jubenil Na­zional ligako taldea, bestalde, Antiguokoren kontra ariko da, 18:30etan. Puntu bat gehiagorekin, bi postu gorago dago arerioa, eta etxekoen babesean jokatzea aprobetxatzen saiatuko da Hernani. Neskei dagokienez, Euskal Ligako taldeak aukera polita dauka, sailkapenean au­rretik duten Erandioko taldeari koxka bat kentzeko; haiek laugarren dira, 16 punturekin, eta hernaniarrak bosgarren 12rekin. Aurrez aurre izango duten taldea, berriz, Leioako Ema­ku­meak, zazpigarren. Sarrienan jo­katuko da partidua, 15:30etan. Mundarroko gorengo taldea, berriz, Mitxelinen ariko da gaur, 17:15etan, Ostadarren kontra. Bost postu gorago dago aurkaria, baina hiru puntukoa da aldea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!