GALARRETA JAI ALAI

Erremontea ezagutu eta bizitzeko bisitak aukeran, herritarrei irekiak

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 9a, 00:00
Erremontearen xehetasunak ezagutzeko aukera izango da bisita gidatuetan.

Bisita gidatuak antolatuko ditu Galarretako frontoiak azaroaren 30ean, eta abenduaren 7an eta 14an.

Hiru larunbatetan izango da erremontea gertutik ezagutzeko aukera: azaroaren 30ean eta aben­duaren 7 eta 14an.

Galarretako Frontoira joateko bisita gidatuak antolatuko dira, eta animatzen direnak kan­txara jaisteko aukera izango dute, baita pilotaren abiadura eta zesta eskuan izatearen bizipena gertutik ezagutzagu­tzeko aukera ere.

Bisitaren lehen atalean, pi­lo­talekuaren eta bere histori­a­ren kontakizuna egingo da, erremontearen araudia eta joka­tze­ko era ezagutuz. Ondo­ren,­ kan­txara jaitsi, zesta jarri eta ha­rekin jolastearen sentsa­zi­o­ak bizituko ditu bisitariak. 

Pilota jokoan nola aritzen den eta pilotari nola eman behar zaion ikasiko da, dena pilotari baten eskutik, pilotaren abiaduraren erakustaldia eginez. 

Gainera, pilota jokoaren xehetasunak azalduko dira, eta erremontean aritzeko zestak eta pilotak egiteko artisauek nolako prozedura darabilten ere erakutsiko da. Hori guztia nahikoa ez balitz, apustuak egiteko sistema zein izan ohi den ere azalduko da. 

Kantxara jeisteko aukera izango da, zesta jantzi eta pilotari baten laguntzaz pelotan egiteko aukera.

 

Bisita gidatua, partidua barne

Binakako txapelketa azaroaren 14an hasiko da, hortaz bisita gidatuak antolatzen direnerako hasita izango dira. Bisitariek partiduaz gozatzeko aukera ere izango dute, nahi izanez gero bisita gidatua amaitu ostean bertan geratzeko aukera eskainiko zaielako. 

 

Izen ematea, Kronikan

Bakarka, binaka edo taldean eman daiteke izena, eta 25 lagun biltzean taldea itxiko da.  Horre­ta­ra­ko, in­teresa duenak Kro­ni­ka­ra­ gerturatuta eman dezake ize­na, kronika@kronika.eus hel­bi­dera mezu bat bidaliz, 943 33 08 99 telefono zenbakira deituz edo 688 660 714 mugikorrera Whats­­App me­zu bat bidaliz, bi­si­taren eguna zehaztuz. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!