HAUTESKUNDE OROKORRAK

21.485 herritar bozkatzera deituta berriro ere, Kongresu eta Senatuko ordezkariak aukeratzeko

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 9a, 00:00
Astigartarrek Herri Eskolan eman beharko dute botoa, apirilaren 28an bezalaxe.

Aurten bigarrenez emango dute herritarrek botoa Kongresuko eta Senatuko ordezkariak hautatzeko.

BIHAR dute zita Urumea bailarako  herritarrek hautetsontziekin, Espainiako Kongresua eta Senatua osatuko duten ordezkariak hautatzeko egingo diren hauteskunde orokorretan botoa emateko. 15.294 daude deituta Hernaniko hauteslekuetan; 5.031 Astigarragan; 477 Ereñotzun; 583 Goizuetan; eta 100 Aranon. 

Gobernua osatzeko akordioak aurrera eramateko ezintasunak direlaeta deitu zituen urteko bigarren hauteskunde orokorrak Pedro Sanchez Espainiako presidenteak (PSOE) -apirilaren 28an egin ziren aurrekoak-.

 

Bost eta sei ordezkari Kongresuan, eta launa, Senatuan

Hernani, Ereñotzu eta Asti-garragakoek, Gipuzkoako sei ordezkari hautatu beharko di-tuzte haien botoaren bitartez, Espainiako Kongresurako. Aranokoek eta Goizuetakoek ordea, Nafarroako bost ordezkari bozkatu beharko dituzte.

Senaturako, aldiz, launa ordezkari hautatu behar izango dituzte Hernaniko, Ereñotzuko eta Astigarragako herritarrek, baita Goizueta eta Aranokoek ere.

 

Hautagaitza gehiago nafarrek, Senaturako

Apirilaren 28ko hauteskundeekin alderatuta, hautagaitza berberak izango dituzte gipuzkoarrek, Kongresu eta Senaturako. Denera, hamabi izango dira: EH Bildu, PSE-EE, EAJ-PNV, EB, Ciudadanos, ELAK, PACMA, Podemos-IU, Recortes Cero-GV, PUM+J, PP eta Vox. 

Eta Nafarroan, aldiz, ha­marna: EH Bildu, NA+, PSOE, PACMA, Geroa Bai, PUM+J, PCTE, Podemos-IU, Recortes Ce­ro-GV eta Vox. Aurreko hauteskunde orokorrekin alderatuta, hiru hautagaitza gehiago aurkeztu dira Nafarroan Sena­turako. 

 

 

DIPUTATUEN KONGRESUA: 
GIPUZKOA

1. Euskal Herri Bildu (EH Bildu).
Zerrenda-burua: Mertxe Aizpurua Arzallus.

2. Partido Socialista (PSOE-PSE-EE).
Zerrenda-burua: Odón Elorza González.

3. Eusko Alderdi Jeltzalea-Partido Nacionalista Vasco (EAJ-PNV).
Zerrenda-burua: Joseba Andoni Agirretxea Urresti. 

4. Escaños En Blanco-Aulki Zuriak (EB).
Zerrenda-burua: Daniel Lizarralde Aguirre.

5. Ciudadanos-Partido de la Ciudadanía (Cs).
Zerrenda-burua: José Manuel Gil Vegas.

6. Euskadiko Langileen Alderdi Komunista/Partido Comunista de los Trabajadores de Euskadi (ELAK/PCTE).
Zerrenda-burua: José Alberto Jiménez González.

7. Partido Animalista Contra el Maltrato Animal (PACMA).
Zerrenda-burua: Susana Pérez Benito.

8. Elkarrekin Podemos-Unidas Podemos (Podemos-IU).
Zerrenda-burua: Pilar Garrido Gutiérrez.

9. Recortes Cero-Grupo Verde (Recortes Cero-GV).
Zerrenda-burua: María Ángeles Alberdi Bergareche.

10. Bidezko Mundurantz/Por Un Mundo Más Justo (PUM+J).
Zerrenda-burua: Iratze Buztinza Vivanco.

11. Partido Popular (PP).
Zerrenda-burua: Iñigo Arcauz Ascargorta.

12. Vox.
Zerrenda-burua: Juan De Dios Dávila Garijo.

DIPUTATUEN KONGRESUA: 
NAFARROA

1. Euskal Herria Bildu (EH Bildu).
Zerrenda-burua: María Isabel «BEL» Pozueta Fernández.

2. Navarra Suma (NA+).
Zerrenda-burua: Sergio Sayas López (UPN).

3. Partido Socialista (PSOE-PSE-EE).
Zerrenda-burua: Santos Cerdán León.

4. Partido Animalista Contra el Maltrato Animal (PACMA).
Zerrenda-burua: Uxue Goñi Del Río.

5. Geroa Bai (GBAI).
Zerrenda-burua: María Roncesvalles Solana Arana.

6. Por Un Mundo Más Justo/Bidezko Mundurantz (PUM+J).
Zerrenda-burua: Ignacio Agustín Aranzadi De Miguel.

7. Partido Comunista De Los Trabajadores De España (PCTE).
Zerrenda-burua: Pedro López Ibarrola.

8. Unidas Podemos (PODEMOS - IU).
Zerrenda-burua: Ione Belarra Urteaga.

9. Recortes Cero-Grupo Verde (RECORTES CERO-GV).
Zerrenda-burua:  Inemoha Gonzalez Calero.

10. Vox (VOX).
Zerrenda-burua: Adolfo Alustiza Romero.

SENATUA: GIPUZKOA

1. Euskal Herria Bildu (EH Bildu).
Zerrenda-burua: Gorka Elejabarrieta Diaz.

2. Partido Socialista de Euskadi (PSOE/PSE-EE).
Zerrenda-burua: Lucio Hernando Albistegui.

3. Euzko Alderdi Jeltzalea-Partido Nacionalista Vasco (EAJ-PNV).
Zerrenda-burua: María Isabel Vaquero Montero.

4. Escaños en Blanco-Aulki Zuriak (EB).
Zerrenda-burua: Luis García Molina.

5. Ciudadanos-Partido de la Ciudadanía (Cs).
Zerrenda-burua: Rocío Galiana Naranjo.

6. Euskadiko Langileen Alderdi Komunista/Partido Comunista de los Trabajadores de Euskadi (ELAK/PCTE).
Zerrenda-burua: Jakes Iñarra Lasagabaster.

7. Partido animalista contra el maltrato animal (PACMA).
Zerrenda-burua: Iván Ruiz Garcia.

8. Elkarrekin Podemos-Unidas Podemos (Podemos-IU).
Zerrenda-burua: Javier Ezkerekotza Pajares.

9. Recortes Cero-Grupo Verde (Recortes Cero-GV).
Zerrenda-burua: Jordi Martínez Rigol.

10. Bidezko Mundurantz/Por Un Mundo Más Justo (PUM+J).
Zerrenda-burua: Agurtzane Iraeta Zabala.

11. Partido Popular (PP).
Zerrenda-burua: Alejandro Saenz Muriel.

12. Vox.
Zerrenda-burua: Carlos María Bell Clerico.

SENATUA: NAFARROA

1. Euskal Herria Bildu (EH Bildu).
Zerrenda-burua: Oihan Mendu Goñi.

2. Navarra Suma (NA+).
Zerrenda-burua: Ruth Goñi Sarriés (CS).

3. Partido Socialista (PSOE).
Zerrenda-burua: Antonio Magdaleno Alegria

4. Partido Animalista Contra El Maltrato Animal (PACMA).
Zerrenda-burua: María del Mar García Blanco.

5. Geroa Bai (GBAI).
Zerrenda-burua: Esther Cremaes Mayorga.

6. Por Un Mundo Más Justo/Bidezko Mundurantz (PUM+J).
Zerrenda-burua: María Rosario Elcuaz Viscarret.

7. Partido Comunista De Los Trabajadores De España (PCTE).
Zerrenda-burua: Enmakon Boyero Vicente.

8. Unidas Podemos (PODEMOS-IU).
Zerrenda-burua: María Ángeles Roldán Marrodán

9. Recortes Cero-Grupo Verde (RECORTES CERO-GV).
Zerrenda-burua: Santiago Casal Ribas.

10. Vox (VOX).
Zerrenda-burua: René Demarch Fariñas. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!