Hizkuntza akademiak

Ama hizkuntzaren pare, atzerrikoak

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 9a, 00:00
Ingelesa aisialdi giroan ikasteko aukera ematen diete, umeei. Argazkia: Kids&Us.

Ez da ezinezkoa. Ingelesa edota frantsesa bezalako hizkuntzak menderatu daitezke,  nor bere ama hizkuntzaren pare. Horretarako, ume-umetatik ikasten hastea izan daiteke giltza, ikasteko berandu inoiz ez bada ere.

Makina bat akademia topatu daitezke Urumea bailaran, atzerriko hizkuntzak ikasteko. Horien artean, beste hizkuntza batzuk ere indartzen ari dira, baina ingelesa eta frantsesa izaten dira gehienek ikasi nahi izaten dituztenak.

Gauza berriak ikasteko ez da sekula berandu Baina egia da umetan, hazteko garian, errazagoa izaten dela eduki berriak barneratzea. Horre­ga­tik, Urumea bailaran aurkitu daitezkeen Kids&Us edota London School akademietan, umetatik hizkuntza berriak ikasten hasteko garrantzia azpimarratzen dute.

 

Atzerriko hizkuntzak, ama hizkuntza bezain erraz

Hain zuzen, hori izan zen Kids&Us akademiaren sorre­ra­ko ideia: haurrei ingeleseko kla­seak ematea, urtebete egi­ten dutenetik hasita. «Gure ikasketa prozesuari esker, hiz­kuntza berria ikasten da ama hizkuntza bera ikasten den modu berean. Urtebetetik au­rre­rako haurrak hizkuntza be­rria erabiltzen den giroan mur­giltzen dira, modu globa­le­an, mugarik gabe, baina haien adinera egokitutako tes­tuinguru eta egoeretan».

Batzuei goizegi dela iruditu dakieke, baina Kids&Us aka­de­mian argi dute: «jaio eta au­rre­neko urteetan, ikasteko gaita­sun oso handia izaten dugu. Gainera, 0 eta 3 urte arteko etapan, hizkuntza deszi­fra­tze­ko mekanismoak puntu one­ne­an izaten dira, eta Kids&Us metodologiak horixe apro­betxatzen du, hizkuntza berria barneratzen laguntzeko».

 

Hizkuntzak ikastea, maila bakoitzera egokituak

Umetatik hizkuntza berriak ikasteko aukera ematen dute London School akademian ere. Haurrekin lau urterekin has­ten dira lanean, eta klaseak akademian bertan emateaz gain, beste toki batzuetara mu­gitzeko zerbitzua ere ema­ten dute bertako ira­kas­leek. Ho­rre­la, London School-eko irakas­leek klaseak ematen dituzte, adibidez, Astigarragako Ame­tsa haurtzaindegian, urte bete­ko umeentzat.

Dena den, sekula ez da be­randu hizkuntza berriak ikas­teko ere. Horregatik, London School akademian maila des­ber­dinetara egokitutako klase­ak ematen dituzte, haur, gazte zein helduentzako: ingeles oro­korrekoak, azterketa ja­ki­nak prestatzeko klaseak edota klase partikularrak. Horrez gain, uda­ran ikastaro trinkoak ere izaten dira aukeran, eta atze­rrira ikas­tera joateko aukera ere ematen dute. Era berean, enpresa eta eskoletara egokitutako klaseak ere ema­ten dituzte, eta baita hiz­kun­tzak irakatsiko dituzten ira­kas­leak formatzeko saioak.

Hau guztia, ingelesez egit­e­az gain, frantsesez egiteko aukera ere izaten da.

 

Hernanin eta Astigarragan, besteak beste

Batean zein bestean, aukera dago ingelesa edota frantsesa ikasteko klaseak jasotzeko, hainbat herritan. Kids&Us Her­na­nin bertan topatu daiteke, Antziolan. London School, be­rriz, Astigarragan, Urnietan, Oiar­tzunen edota Donostian.

Hain zuzen, London School aka­demiako Urnietako zen­troak 25 urte bete ditu aurten. Eta ospatzeko gehiago ere badute. Izan ere, hil honetan, Award Ceremony ekitaldiak egin­go dituzte, Cambridge azter­ketak gainditu dituzten ikas­leei ziurtagiriak emate­ko. «Lon­don School of Languages-eko ikasleen %95ek ingeleseko azterketak gainditzen dituzte», ziurtatu dute. Donostian eta Oiartzunen hilaren 15ean egingo dira ekitaldiak; Urnieta eta Astigarragako ikasleentzat, berriz, hilaren 22an, 18:15etan Urnietako Lekaion. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!