FUTBOLA

Garaipenez betetako asteburua, Hernanik eta Mundarrok

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 5a, 00:00
Mundarro, Berako Gure Txokoa taldearen aurkako partiduan

Asteburu borobila izan da pasa dena, Hernanik 4-0 irabazi zuen eta Mundarrok 5-0 emaitzarekin amaitu zuen partidua. 

GARAIPEN asteburua izan da pa­­sa dena, Hernanik eta Mundarrok partiduak irabazi ba­itituzte, eta ez edonola gai­ne­ra, Hernani eta Munda­rroko ateetan ez da gol bat bera ere sartu.  Hernanik, ostiralean izan zuen partidua, Aretxabaleta taldearen aurka, eta garaipena lortu zuten etxekoek (4-0).   Argi eta garbi, hernaniar gazteak hasieratik indarrez beteta ate­ra ziren zelaira, eta horra hor emaitza. Defentsak ez zuen hutsik egin, hori dela eta, are­txabaltarrek ez zuten aukerarik izan golik sartzeko. Erasoan ere dena eman zuten hernaniarrek, eta aretxabaltar gazteei 5 gol sartzea lortu zuten. Hernanik 14 puntu lortu ditu, eta seigarren doa sailkapenean. Aurretik Urola taldea eta atzetik berriz, Mu­trikuko taldea dituela. Datorren partidua, hurrengo igandean izango da, Elgo­ibarren aurka. 

Hernanik 14 puntu lortu ditu eta sei­garren doa sailka­penean. Urola au­rretik eta Mutriku atzetik dituela. 

Mundarrok ere garaipena

Mundarrok ere, garaipena lor­tu zuen ostiralean, 5-0 e­mai­tzarekin, Berako  Gure txo­ko taldearen aurka.  Mondarroko gazteak, hasieratik atera ziren dena emateko prest, eta partiduko lehenengo ordu laurdena bete aurretik, bi golekin, lasaitasun apur bat lortu zuten. Hala ere, hurrengo aukera ikusi bezain laister,  hirugarren gola sartu zuten. Minutuak aurrera egin ahala, erritmoa jeitsi zuten astigartarrek, partidua esku artean baitzeukaten. Beraz, lehenengo zatia 3-0 emaitzarekin amaitu zuten.  Bigarren zatia baina zerbait lehenago, euri jasa botatzen hasi, eta berehala bete zen urez Astigarragako futbol zelaia. Etxekoek bazekiten zein taktika erabili kasu honetan, eta euri putzuak aprobetxatu ziztuzten, Berako Gure Txokoa taldea garaitzeko.  Hori dela eta, hiru aukera paregabe izan zituen talde moreak, eta horietan asmatu zuten, bitan Beñatek, eta beste batean Iñakik sartu zuen, penaltiz.  Gol gehiago sartzeko aukera ere izan zuten, baina atetik ez zen baloi gehiagorik sartu, beraz 5-0 eko amaitzerekin, ederki posizionatu da astigartar talde morea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!