Bertsolaritza

Bostetik bost sailkatu dira finalerdietara, Iraulio Panttalone bertso eskolatik

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 4a, 00:00
Beñat Gaztelumendi, Azkoitiako final laurdenean. Argazkia: Bertsozale elkartea

Azkoitiako final laurdena irabazi zuen Beñat Gaztelumendik, larunbat arratsaldean; eta saioko puntuazio bajuei esker, Asier Azpirozek eta Unai Gaztelumendik ere egin dute aurrera.

Seguru ziren Eñaut Martiko­rena hernaniarra eta Agin La­buru astigartarra, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren azke­naurreko fasean; eta batu egin zaizkie, Iraulio Panttalone ber­tso eskolako beste hiru ordez­kariak ere. Final laurdenetan aritu diren guztiek egin dute au­rrera, hortaz.

Martikorenak eta Laburuk bezala lortu du txartela, Beñat Gaztelumendik ere: bere saioa irabazita. Erraz egin zuen ber­tsotan añorgarrak, larunbat arratsaldean, Azkoitiako Baz­tar­txo antzokian; eta ia ari­ke­ta guztietan puntuazio altu­e­na lortuta, nabar­men nagu­si­tu zen, 475 puntu­rekin. Biga­rre­nak, Ane Labaka lasar­tea­rrak, 455 puntu lortu zituen... Eta saio horretako bes­te inor ez da sailkatu.

Izan ere, puntuazio bajuak lortu zituzten, gainerako parte­har­­tzaileek; eta horri es­ker sail­ka­­tu dira Hernaniko ber­tso es­ko­lako beste bi kideak ere: 14gar­ren postuan egin du au­rrera Asier Azpiroz zubietarrak (458,5 puntu), eta azkeneko pa­sea eskuratu du Unai Gazte­lu­mendi añorgarrak (451,5 pun­­tu), 18garren, hurrengoari pun­­tu erdiko alde­a aterata.

Arrasaten eta Oiartzunen zita, bertso eskolakoek

Hiru finalerdi jokatuko dira orain, baina horietako bitan daude banatuta, Hernaniko ber­tso eskolako bostak. Arra­sa­ten ariko dira Laburu, Mar­ti­korena eta Unai Gazte­lu­mendi, azaroaren 17an, arratsaldeko 17:00etan Uarkape frontoian.  Eta Oiartzunen daukate hitzor­dua Azpirozek eta Beñat Gazte­lumendik, hilaren 24an, ordu berean Elorsoro kiroldegian.

Bi saioetarako sarrerak, da­goeneko salgai daude, bertso­sa­­rrerak.eus atarian. Helduenak 13 euro dira, eta 6 eta 16 urte bitarteko gazteenak 7 euro.

Hiru finalerdietako irabaz­leak, zuzenean pasako dira finalera; eta haiekin batera, pun­tua­zio altuena lortzen du­ten beste bost bertsolariak, aben­duaren 14an Ilunben ari­ko den zortzikotea osatzeko. Ho­rre­tarako ere, sarrerak salgai.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!